Estremoz

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Estremoz
Portugal Portugalgo udalerria
Estremoz-FlickrCCby-PhillipC.jpg
Estremozko bandera Estremozko armarria
Administrazioa
Estatua  Portugal
Eskualdea Alentejo
Azpieskualdea Erdialdeko Alentejo
Barrutia Evora
Antzinako probintzia Alto Alentejo
Udalerria ETZ.png  Estremoz
Alkatea Luís Filipe Pereira Mourinha
Posta-kodea 7100
Fregesiak 9
Geografia
Koordenatuak 38° 50′ 32″ N, 7° 35′ 17″ W / 38.8422°N,7.5880833333333°W / 38.8422; -7.5880833333333Koordenatuak: 38° 50′ 32″ N, 7° 35′ 17″ W / 38.8422°N,7.5880833333333°W / 38.8422; -7.5880833333333
LocalEstremoz.svg
Azalera 513,82 km²
Demografia
Biztanleria 14.318 biztanle (2011)
Dentsitatea Adierazpen errorea: puntuazio karaktere ezezaguna ","
Informazio gehigarria
Sorrera 1258
Zaindaria Santa Maria eta Santo André
www.cm-estremoz.pt
Estremozeko gaztelua.

Estremoz Portugalgo Evorako barrutian dagoen udalerria da. 2011ko erroldaren arabera, herriak 14.318 biztanle ditu.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aintzinatik populatua izan den eremuan kokaturik dago Estremoz. Erromatarren, bisigodoen eta mairuen okupazioaren aztarnak aurkitu izan dira udalerrian.

XII mendean Geraldo "Beldurgabeak" (Geraldo Sem Pavor) Estremoz eta Évora hiri biak eskuratu zituen. Mairuek Estremoz berreskuratu zuten baina XIII mendearen hasieran berriz ere kristauen menpe gelditu zen Antso II.a Portugalgoaren eskutik. 1258an foruak jaso eta gotortu egin zen, Gaztela eta Portugalen arteko mugan kokaturik baitzegoen.

Dinis I.a Portugalgoak gaztelua eta jauregia eraiki zituen bertan eta errege familiaren egoitza ere izan zen. Bere alarguna zen Elizabet erregina bertan hil zen 1336an, baita hauen iloba zen Petri I.a ere 1367an.

Espainiarengandik askatzeko gerran (1640-1668) hainbat borroka erabakigarri izan ziren Estremozen, ezagunenak Ameixialgoa (1663) eta Montes Claros-koa (1665).

Banaketa administratiboa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Fregesiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Biztanleriaren bilakaera (1801 – 2011)[1]
1801 1849 1900 1930 1960 1981 1991 2001 2011
10 722 8 504 16 238 20 550 23 201 18 073 15 461 15 672 14 298

Estremozeko marmola[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Estremoz ezaguna da inguruan dituen marmol harrobiengatik. Mundu osoko buigarren esportatzaile handiena da, Carrararen atzetik.

Hainbat koloretako marmolak aurkitzen dira bertan, zuriak, krema koloredunak, arroxak, grisak eta beltzak. Denen artean eskaera handiena arroxak dauka, Rosa Aurora eta Estremoz arroxa izenaz ezagutzen dena.

Erromatarrek ustiatu zuten lehenengo aldiz eta Méridako zirkua egiteko erabli zuten. Portugalgo Aurkikuntzen Aroan egindako eraikin ugari ere bertako marmolaz egin ziren, hala nola, Jeronimotarren monasterioa, Belém dorrea, Batalhako monasterioa eta Alcobaçako monasterioa.

Hainbestekoa da Estremozen dagoen marmola, dena saldu ezin eta etxeak margotzeko txikitu egiten dutela.

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Estremozeko gaztelua: XIII mendekoa.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Estremoz Aldatu lotura Wikidatan