Estreptomizina

Wikipedia, Entziklopedia askea
Estreptomizina
Streptomycin3.svg
Formula kimikoaC21H39N7O12
SMILES kanonikoa2D eredua
SMILES isomerikoa
CN[C@H]1[C@H](O)[C@@H](O)[C@H](CO)O[C@H]1O[C@H]2[C@H](O[C@H]3[C@H](O)[C@@H](O)[C@H](NC(N)=N)[C@@H](O)[C@@H]3NC(N)=N)O[C@@H](C)[C@]2(O)C=O
InChl3D eredua
MotaBakterizida, antituberculous drug (en) Itzuli eta aminoglycoside (en) Itzuli
Masa molekularra581,266 Da
Erabilera
Tratatzen duBruzelosi, septicemic plague (en) Itzuli, endokarditis infekzioso, Tularemia, karbunko eta Izurri pneumoniko
HaurdunaldiaUS pregnancy category D (en) Itzuli
Rolaprotein synthesis inhibitors (en) Itzuli eta Bakterio-kontrako
Identifikatzaileak
InChlKeyUCSJYZPVAKXKNQ-HZYVHMACSA-N
CAS zenbakia57-92-1
ChemSpider18508
PubChem19649
Reaxys74498
Gmelin17076
ChEMBLCHEMBL372795
EC zenbakia200-355-3
ECHA100.000.323
MeSHD013307
RxNorm10109
Human Metabolome DatabaseHMDB0015214
UNIIY45QSO73OB
NDF-RTN0000148018
KEGGD08531 eta C00413
PDB LigandSRY

Estreptomizina aminoglikosidoen taldeko antibiotikoa da, 1943an S.A. Waksman-ek aurkitutakoa, Streptomyces griseus bakteriotik. Aurkikuntza horrek Medikuntzako Nobel Saria eman zion zientzialari estatubatuarrari 1952an.

Estreptomizina espektro zabaleko antibiotikoa da, bakterio Gram negatibo zein mikobakterioen aurka erabiltzen dena. Gram positiboen aurrean, baina, ez da hain eraginkorra.


Erasobidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Estreptomizinak, antibiotiko guztien antzera, toxikotasun hautakorraren araua betetzen du: eraso egiten die bakterioei, giza-zelulak kaltetu gabe. Zehatz esanda, bakteriar erribosomak kaltetzen ditu, baina giza-zelulen erribosomak ez ditu mintzen.

Bakterioen erribosomak eta zelula eukariotoenak desberdinak dira. Estreptomizinak bakteriar erribosomei atxikitzeko gaitasuna du, proteinen sintesia oztopatuz. Proteinak sortu ezean, bakterioak berehala hiltzen dira.


Aplikazioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Estreptomizina izan zen tuberkulosiaren aurka erabilitako lehen antibiotikoa. Gaur egun ere erabiltzen da, beste antibiotiko batzuekin konbinatuta.

Zenbait bakterio Gram negatibok (Yersinia, Escherichia, Brucella...) sortzen dituzten gaitzak sendatzeko estreptomizina da aukerako antibiotikoa ere.

Pestizida moduan erabiltzen da, bakterioen hazkuntza ekiditeko landareetan.

Plazenta-hesia zeharkatzen duenez, emakume haurdunei ez zaie eman behar.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]