Estrusio
Estrusioa, orohar, masa bat moldeatzea edo forma ematea da, zehazki horretarako prestatutako irekidura batetatik irtenaraziz. Esanahi ezberdinak ditu hainbat gaietan:
- Glaziologian, glaziare baten izotz geruza ezberdinen fluentzia ezberdinaren ondorioz gertatzen den fenomeno bat da. Honen ondorioz gertatzen da, glaziarearen erauzketa tokian geruza batzuk besteekiko gailentzea.
- Tektonikan, estrusioa lur gogor baten zatia da, bere estalkitik irtetzen dena, ez oso erresistentea, bultzada tektoniko bertikal baten ondoren.
- Hidrogeologian, estrusio karstikoko fenomenoak akuifero kalizo-dolomitiko batzuen birkarga freatiko indartsuen ondorio dira, zorupeko mantuaren ur gainpresio indartsu bat gertatzen denean, modu espontaneoan, pitzaduretako tapoien zati bat "eztandaraziz" eta estalkia jasoz, lurzoruan zulo handiak eratzen dituena, eta lurrazpiko uren behin-behineko azaleratzeak.
- Bulkanologian, lurreko pitzadura batetik, laba azidoaren azaleratzea da, oretsua, orratz edo domo eran solidotua, koladak eragiten ez dituena.
- Industrian, estrusioa, produktuak lortu ahal izateko lehengaien jarraikako erabilpena da, ohi, metalurgikoak, plastikoak eta elikagaietakoak (formadun aperitiboak, maskotentzako janaria...) Lehengaiek, fusioa, garraioa, presioa eta deformazioa jasan behar dute. Adibidez, beirazko botila baten fabrikazio prozesua, birziklapenerako beira eta koloratzaile mineralekin nahastutako aluminosilikatoen fusioan hasten da, tanta goriaren garraio eta hoztearekin jarraitzen du, matrize baten bidez deformatzen dena eta abiadura egoki batetara solidotzen da.