Eszipion Afrikarra

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Eszipion Afrikarra

Publio Kornelio Eszipion Afrikarra[1] (latinez: Publius Cornelius Scipio Africanus Major; Erroma, K. a. 235 - Liternum, K. a. 183) jeneral erromatarra izan zen. Kartagoko Hanibal garaitu zuen Bigarren Gerra Punikoan. Honi esker Africanus edo Afrikarra goitizena irabazi zuen.

Erromako militar handienetakoa izan zen, agian Julio Zesarren mailakoa. Ez zuen sekula santan bataila bat ere galdu. Estrategian abila, soldaduei konfiantza ematen zien. Izan ere, Jainkoen laguntza jasotzen zuela uste zen. Baliteke Eszipionek berak hala sinistea. Hanibalen esanetan, Eszipion garaitu izan balu, Historiako jeneral handienen artean (Alexandro Handia eta Epiroko Pirro) kokatuko zuen bere burua. Horretaz gain, Eszipion kultura handiko hizlaria izan zen. Grezieraz hitz egiteko eta irakurtzeko gai zen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Eszipion Afrikarra Aldatu lotura Wikidatan


Biografia Artikulu hau biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.