Edukira joan

Eszisio bidezko apainketa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Azken Brontze Aroko Espainiako Goi Ordokian garatu zen Cogotas I kulturako ontzi baten zatiak, eszisioaren teknikaz apainduta dagoena.

Eszisio bidezko apainketa teknika Historiaurretik ezagutzen da zeramikan, eta gaur egun arte herrikoi tradizionalari aplikatzen zaio munduko leku askotan. Eszisioan, ontziko buztina alakaz duen tresna batez mozten da; erauzten da, eta soberan dagoen orea ateratzen da eta azalean hutsuneak uztendira. Tresna ebakitzaile edo puntzoi punten bidez egin daiteke, eta hutsuneen diseinuan eskema figuratibo edo geometriko bat jarraitzen da.[1]

Saint-Vougayko Graéoc nekropolian (Erdi Aroko Brontze Aroa, K.a. 1.500 urte inguruan, Bretainiako Departamendu Museoa) aurkitutako buztinezko ontzia.

Erauzketa berez, buztin orea larruaren antzeko trinkotasuna duenean egiten da. Materiala kentzen den hutsunetan erliebeko dekorazioak sar daiteke. Bestela, hutsuneak tratatu gabe utz daitezke, edo elementuekin plastikoekin (adibidez, beste buztin mota bat) edo plastikotasuna ez dutenak (metala, egurra, azala, maskorra, beira...) betetzen dira. Kasu horretan, inkrustazio bidezko dekorazioa eta zeramika txertatua dela esaten da. Hormaren lodiera osoa zulatzen denean, eltzearen pareta artilezko jantzietan egiten den "zulo-puntaduna"-ren antzekoa izango da.[2]

Ikerlari batzuek proposatu eszisioaren tekinkak egurraren, hezurraren edo adarraren tailatzean iza zezakeela bere jatorri, material hroietan egindako diseinuak, zeramikara eraman izango zirela[3].

Esku argia. IX-X. mendea. Ate islamdarra, Metropolitan Museum (MET)

Arkitekturan eta eskulturan

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arkitekturan eta eskulturan, hondoratutako erliebea izena era ematen zaio. Teknika berdina da: Hustuketa-teknikaren bidez lortzen da. Gainazal lau batean, puntzoi baten bidez, nahi den irudiaren ingeradak hondoratzen dira, eta soberako materiala ateratzen da. Hustuketa irudien profilatze soiletik haratago joan daiteke, eta tratatutako planoaren eremu zabalei eragin diezaieke, ilusio optiko faltsua sortuz, hondoratutako erliebearen zatirik gorenek planoaren maila gainditzen dutelako. Egiptoko artean, Inperio Ertainetik aurrera asko erabili zen.[4]

Kom Omboko tenpluan erliebe hondoratua, irudien profila egiteko erabili zen

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Gaztelaniaz) SEMAP, Luz. (2024-07-19). «CERÁMICA EXCISA» SEMAP - Servicio Municipal de Arqueología y Patrimonio (kontsulta data: 2025-11-12).
  2. (Frantsesez) Roux, Valentine; Courty, Marie-Agnès. (2016). «Les décors» Des céramiques et des hommes : Décoder les assemblages archéologiques (Presses universitaires de Paris Nanterre): 137–146. ISBN 978-2-84016-482-1. (kontsulta data: 2025-11-12).
  3. (Gaztelaniaz) Sanz Mínguez, Carlos; Blanco García, Juan Francisco. (2019). [https://www.pintiavaccea.es/atpdf/151.pdf PRODUCCIONES EXCISAS VACCEAS Antecedentes y pervivencias. ] in: Vaccea Monografías, 7. Valladolid: Centro de Estudios Vacceos Federico Wattenberg de la Universidad de Valladolid, 11-12 or. ISBN 978-8409163885..
  4. (Gaztelaniaz) «excisa» Glosario ilustrado de arte arquitectónico 2015-12-10 (kontsulta data: 2025-11-12).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]