Eszitia Txikia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Eszitia Txikiko antzinako hiri eta koloniarik garrantzitsuenak.

Eszitia Txikia (grezieraz Μικρά Σκυθία, Mikrá Skythia) antzinaroan iparraldetik Danubio ibaiak eta ekialdetik Itsaso Beltzak inguratutako eskualde bat izan zen, eta egungo Dobruja da bere baliokidea, zati handi bat Errumanian eta txikiago bat Bulgarian duena.

Eskualdearen lehen deskribapena Herodoto historialariak egin zuen, nork Eszitia Danubioren deltaren ipar eskualdea deitu zuen. K.a. II. mendean, Agatokles ohoratzeko Istriako dekretu batean, eskualdea Eszitia deitua zen, Eszitia Txikia izena erabiltzen den lehen aldia K.a. I. mendearen hasieran den bitartean, Estrabonen Geografia lanean.

Eszitia Txikian daziarrak bizi izan ziren. Garai honetan zeltek eta eszitiarrek inbaditu zuten. K.a. VII. mendean, zenbait greziar kolonia Itsaso Beltzaren ertzean ezarri ziren.

Daziako erresumako zati izan zen eta Erromatar Inperioak konkistatu zuen. Erromatar domeinupean, lehenik Behe Mesia probintziaren zati izan zen, baina halako batean probintzia honetatik banandu zen Scythia izeneko erromatar probintzia osatzeko. Geroago, Traziako barrutiaren zati izan zen, eta gero Bizantziar Inperioaren mendera igaro zen; ordu arte eutsi zion Eszitia Txikia izenari.

Migrazioen Garaian (germaniar herri mordo bat IV. mendetik aurrera emigratzen hasi ziren garaia) eskualdea ahaztu egin zenez, bere izen klasikoa erabiltzeari utzi zitzaion.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]