Eta Carinae

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu

Koordenatuak: Zeruko mapa 10h 45m 03.591s, −59° 41′ 04.26″

Eta Carinae
Behaketa data
Garaia J2000      Ekinokzioa J2000
Konstelazioa Carina
Igoera zuzena 10h 45m 03.591s
Deklinazioa −59° 41′ 04.26″
Itxurazko magnitudea (V) −1.0 to ~7.6
Ezaugarriak
Mota espektrala Aldakor + O
Itxurazko magnitudea (U) 6.37
Itxurazko magnitudea (B) 6.82
Itxurazko magnitudea (R) 4.90
Itxurazko magnitudea (J) 3.39
Itxurazko magnitudea (H) 2.51
Itxurazko magnitudea (K) 0.94
U−B kolore indizea −0.45
B−V kolore indizea +0.61
Aldakor mota LBV & binario
Astrometria
Abiadura erradiala (Rv) −25.0 km/s
Berezko mugimendua (μ) IZ: −7.6 mas/u
Dec.: 1.0 mas/u
Distantzia 7,500 au
(2,300 pc)
Magnitude absolutua (MV) −8.6 (2012)
Zehaztasunak
η Car A
Masa ~100-200 M
Erradioa 60-800 R
Argitasuna 5,000,000 L
Tenperatura 9,400-35,200 K
Adina <3 Mu
η Car B
Masa 30-80 M
Erradioa 14.3-23.6 R
Argitasuna <1,000,000 L
Tenperatura 37,200 K
Adina <3 Mu
Orbita
Lehenengoa η Car A
Kidea η Car B
Orbita-aroa (P) 2022.7±1.3 egun
(5.54 u)
Ardatz erdihandia (a) 15.4 AU
Eszentrikotasuna (e) 0.9
Okerdura (i) 130–145°
Periastron garaia (T) 2009.03
Beste izendapenak
Foramen, Tseen She, 231 G Carinae, HR 4210, HD 93308, CD−59°2620, IRAS 10431-5925, GC 14799, AAVSO 1041–59
Datubase erreferentziak
SIMBAD data

Eta Carinae (η Carinae edo η Car) izar aldakor urdin argitsu hipermasibo bat da, Carina konstelazioan dagoena. Bere masa 100 eta 150 eguzki masa artekoa da, gure galaxiako izarrik masiboenetako bat bihurtzen duena. Era berean, argitasun handia ere badu, gure eguzkiarena baino 4 milioi aldiz handiagoa. Bere inguruan dagoen hauts mordoaren ondorioz, Eta Carinaek bere argitasunaren %99a espektruaren zati infragorrian igortzen du, 10 eta 20 μmko uhin luzerako tarteetan zeruko objekturik dizdiratsuena bihurtzen duena.

Eta Carinaeo oso izar gaztea da, 2 eta 3 milioi urte bitarteko adinarekin, eta NGC 3372n dago, Carinako Nebulosa Handia edo soilik Carinako Nebulosa bezala deitua. Nebulosa honek zenbait izar hipermasibo ditu, horien artean, Eta Carinaez gain, baita HD 93129A.

Izarra Homunkulu nebulosa bezala ezagutzen den nebulosa batez inguratua dago. Bere masa handiaren ondorioz, Eta Carinae oso ezegonkorra da, eta erraz jasaten ditu materia kanporatze bortitzak. Izarren egitura eta eboluzioari buruzko egungo teorien arabera, ezegonkortasun hau muturreko argitasun batek eta azaleko tenperatura ez oso bero batek eragiten du, honen ondorioz, Hertzsprung-Russell diagraman Eddingtonen mugak eragiten duen toki batean kokatzen delarik. Baldintza horietan, erradiazioaren presio handiak izarraren azalean, honek bere kanpo geruzetatik espaziora materia kopuru handia jaurtitzea eragiten du. Irudian Homunkulu nebulosa ikus daiteke, materia kanporatze hauek sortutakoa.