Eta tiro baltzari

Wikipedia, Entziklopedia askea
Eta Tira Baltzari» orritik birbideratua)
Eta tiro baltzari
Jatorria
Ezaugarriak
Genero artistikoaherri-kanta
Hizkuntzaeuskara

Eta tiro baltzari XX. mendearen hasierako abesti abertzale bat da, XIX. mendearen amaierako guda abesti karlista baten bertsio abertzalea.[1] Bizkaieraz dago, eta ezaguna da bereziki Bizkaiko kostaldean eta eskualde horretako Bermeo aldean.

Abesti originala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eta tira eta tunba guda abesti originala Beterriko gipuzkeran dago, eta Gipuzkoan abestu zen lehenengo aldiz, Bigarren Karlistaldian, karlisten aldeko abesti bat izanik. Kanta honetan beltza hitza liberalen sinonimotzat erabiltzen da. Eta agerikoa denez, liberalismoaren aurka egiten du.

Joseba Tapiak 2010. urtean argitaratu zuen Eta tira eta tunba diskoan, besteak beste abesti herrikoi hau bertsionatu zuen, eta Youtuben dago ikusgai.[2]

Hauek dira kanta originalaren hitzak:

« Viva, Viva, Viva, gure Jaungoikua!

Viva, Viva, Viva, Aita Erromakua!

Eta tira eta tunba eta tira beltzari, eta tira eta tunba eta tira beltzari!

Viva gure Fedia Españiyakua! Viva Don Karlos eta jende bertakua!

Eta tira eta tunba...

Viva Karlos Setimo, Doña Margarita, laster ikusiko dira Tronuan jarrita!

Eta tira eta tunba...

Aita Santuak berak Koroia ezarrita, Frantziako arraian haraño etorrita!

Eta tira eta tunba...

Karlosek esan ei dau Begoña ganean; laster sartuko dala Madrilgo kalean!

Eta tira eta tunba...

Ikusi gura neuke bere entradia, Madrilgo txankameien ariñeiketia!

Eta tira eta tunba...

Viva Karlos Setimo eta Margarita, Españan agintzeko zer pare polita!

Eta tira eta tunba eta tira beltzari, eta tira eta tunba eta tira beltzari!

»
Karlisten guda abestiaren letra, Bigarren Karlistaldia

XIX. mendearen amaierako gizartearen erradiografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mikel Aizpuruk egin zuen Eta Tiro Baltzari. Abertzaletasuna eta Jauntxokeria Bermeon 1899-1914 saiakera-lanean (Bilbo UEU 1990), abestiaren eta garaiko giroaren inguruko xehetasunak ikertu eta azaldu ditu.

Bermeon gertatutako istiluak xehe-xehe aztertzen dira, orduko gizartearen erradiografia eskainiz. Bermeoko gertaerek garaiko egunkari abertzaleetan izan zuten oihartzuna zabala izan zen.[3]

XIX. mendearen amaieran jauntxokeriaren eraginak nabariak ziren eta egoera honen aurka EAJk egin zuen lehenengoetako indar erakustaldia Bermeon egin zuen.

Karlistadetik zetorren leloaren doinua mantendu zen baina letra aldatuz behean idatzita dagoen moduan. Kasu honetan, baltza ez da liberalismoari (soilik) lotzen den hitz bat. Baltzaren sinonimoa konplexuagoa da eta esan nahi bat baino gehiago duː besteak beste jauntxoak, atzerritarrak eta espainiarrak.[4]

2009an Hernaniko andre batek abestutako zati bat sarean dago ikusgai.[5]

Abestiaren hitzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eta tiro baltzari abestiaren hitzak hauek dira (azken paragrafoak Sabin Aranak idatziak dira, KEN bertsoan):[6]

« Gora Euzkadi, bizi bedi

Gora Aran(a) Goiri´tar Sabin.

Jaungoikua, Lege Zarra

Gora, gora Euzkadi.


Eta tiro eta tiro eta tiro baltzari, eta tiro eta tunba(1) belarrimotzari!

Belarrimotz entzuidazu denbora gitxi barru Euzkadi daukagu.

Belarrimotz entzuidazu denbora gitxi barru Euzkadi daukagu.

Eta tiro eta tiro eta tiro baltzari, eta tiro eta tunba belarrimotzari!


Kendu, kendu maketuok (e)ta euzkeldun maketuzaliok!

Bota, bota azurbaltzok (e)ta euron lagun guztidjok!

Kendu, kendu maketuok (e)ta euzkeldun maketuzaliok!

Bota, bota azurbaltzok (e)ta euron lagun guztidjok!

»

(1)Batzuetan, tunba hitzaren ordez tiro esaten da.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]