Eta kitto!

Wikipedia, Entziklopedia askea
Eta kitto!
Etakitto logo.jpg
Mota Tokiko informazioa
Fitxa teknikoa
Lehen zenbakia 1987
Hizkuntza Euskara
Argitaratze lekua Eibar
Banaketa
Maiztasuna Asterokoa
Identifikadoreak
ISSN 1132-1679
Kanpo loturak
etakitto.eus

Eta kitto! euskarazko astekaria Eta kitto! euskara elkarteak Eibarren argitaratzen duen aldizkaria da. 7.950 aleko tirada eta 14.000 irakurle inguru ditu (AZTIKER 2008).

1987an kaleratu zen lehen aldiz. Garai hartan, Euskara batzordeak argitaratzen zuen, eta hilabetekaria zen. 1992 an euskara-elkartea sortu zenean, elkartearen esku geratu zen kudeaketa eta koordinazioa. Itxuraz aldatu ondoren, hamabostean behin kaleratzen hasi zen. Astekaria da 1994az geroztik.

28 orrialde izaten ditu normalean aldizkariak, baina ale berezietan orri-kopurua hazi egiten da. Hilean behin, gainera, Ermua, Elgeta eta Soraluzeko herri-aldizkariekin batera gehigarri berezi bat kaleratzen da. Herri-mailako informazioan oinarritzen da, batez ere, aldizkaria. Sei pertsonak egiten dute lan aldizkarian egun osoko dedikazioarekin; pertsona bik jardunaldi erdiko dedikazioarekin, eta 15 kolaboratzaile baino gehiago ditu astero.


Aleak eskuragarri daude aldizkariaren web-orrian.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Euskal Herria Artikulu hau Euskal Herriko kulturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]