Etalonaje digital
Etalonajea laborategiko prozedura bat da, non film bati argi- eta kolore-aldaketak edo -zuzenketak egiten zaizkion muntatu ondoren eta behin betiko kopia egin aurretik. Film analogikoen kasuan prozesu fotokimikoen bidez egiten da, sekuentziak osatzen dituzten planoen kolorea, argitasuna eta kontrastea berdintzea lortzen da.
Bideo eta zinema digitala iristearekin batera, etalonaje kontzeptua eremu digitalean ere erabiltzen hasi da, irudia helburu adierazgarri edo estetikoekin egiten den postprodukzio-prozesua definitzeko, obraren narratibarekin bat, argi- eta kolore-batasuna lortzeko. Etalonaje digitala ordenagailuz egiten da, koloreak eraginkortasunez interpretatzeko, erreproduzitzeko eta aldatzeko gai diren programa informatikoen bidez.
Jatorrizkoaren kalitatearen garrantzia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jatorrizkoaren kalitateak malgutasun handiagoa ematen du kolorearen manipulazioan; beraz, jatorrizkoa kalitate txarrekoa bada edo kolore-informazioan galera handia izan badu, oso zaila da hura zuzentzea eta manipulatzea. Alderdi hori garrantzitsua da, kolorea funtsezkoa baita giro jakinak lortzeko orduan, giro horien atmosferak pelikula baten asmo narratiboak sendotzen baititu. Ez da faktore estetiko soila: argia eta kolorea elementu adierazgarri indartsu gisa agertzen dira, pertzepzio subjektiboak eta emozioak suspertzeko gai direnak.
Digital intermediate (DI)
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1993an, Kodak-en Cineon Digital Intermediate ikus-entzunezko ekoizpen-prozesu digitaletan sartzearekin batera —eskaner eta filmagailu digitalak, lan-estazio digitala eta softwarea—, bitartekari digitalaren kontzeptua sortu zen («digital intermediate» ingelesez), zinema analogikoan irudia manipulatzeko teknikak aplikatzeari buruzkoa, jatorrizko zeluloidearen digitalizaziotik abiatuta.
Gaur egun, termino horrek modu generikoan biltzen du etalonaje digitalaren lan-metodoa, zinemakoa zein bideokoa, eta postprodukzioaren azken zatiari eragiten dio.
Etalonaje-prozesua (lan-fluxua)
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Etalonaje digitala egiteko prozesuak, funtsean, hiru urrats ditu:
Lehen mailako zuzenketak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Prozesuaren lehen fase honetan, oinarrizko doikuntzak egiten dira, hala nola argitasuna, kontraste-doikuntza eta planoetako dominatzaile kromatikoen zuzenketa. Irudia normalizatzean datza, argi-, kolore- eta kontraste-parametroak maila egokian jarrita.
Bigarren mailako zuzenketak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urrats horretan, zuzenketa zehatzagoak egiten dira irudiaren zati jakin batzuetan bakarrik, hala nola kolore-dominanteetan edo argiztapen-erroreetan. Pauso honetan gehien erabiltzen diren tresnak maskarak, koloreak hautatzeko tresnak eta “trackerrak” dira.
Estilo bisuala
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Azkenik, aurreko urratsetan egin beharreko zuzenketa guztiak egin ondoren, sekuentzia bakoitzari nahi duen itxura edo estilo bisual berezia ematen zaio, sekuentzia bakoitzaren narrazio-eskakizunen arabera.
Analisirako tresnak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kolorea zuzentzeko lan-tresnek irudien kolore-, kontraste- eta argitasun-parametroak aztertzen eta prozesatzen laguntzen digute, eta haien funtzionamendua ezagutu behar dugu, horiek baitira hartzeen kolore-ezaugarriei buruzko informazio objektiboa emango duten elementu bakarrak. Funtsean, bi motatako tresnak ditugu: batetik, argitasun-, kolore- eta kontraste-informazioa objektiboki ikusteko aukera ematen digutenak (kolore-kurbak, bektorskopioa, histogramak), eta, bestetik, irudien kolore-informazio hori manipulatzeko aukera ematen diguten tresnak (kolore-gurpilak, maila-kurbak).
Kolore-gurpilak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Kolore-gurpilak irudiak zuzentzeko edo dominanteak emateko erabiltzen dira, kolore-, asetasun- eta argitasun-kontrolak izaten dituzte. Normalean, kolore-gurpil bat egoten da itzaletarako, beste bat erdiko tonuetarako eta beste bat argietarako.
Kolore-kurbak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Kolore-kurbek irudiaren argitasuna eta kontrastea finago doitzeko aukera ematen dute. Normalean, kurba bat izaten da kolore primario bakoitzeko, eta beste kurba bat irudiaren kolore guztien argitasun orokorrerako.
Argitasun-kurbak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Argitasun-kurba edo kurba fotometrikoek irudien argitasuna ehunekoetan erakusten digute: %0 beltza da eta %100 zuria. Argitasun orokorraren edo kolore primario bakoitzaren (gorria, berdea, urdina) argitasunaren parekotasunak ikus daitezke.
Bektoreskopioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bektoreskopioak irudian agertzen diren koloreen eta horien asetasunaren informazioa ematen digu, irudiaren bideo-seinalearen kolorearen informazioa irakurtzen duten bektoreen bidez; hala, angeluak zein kolore den eta asetasun-luzera zein den jakinarazten digu.
LUT
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Etalonaje bat egitean, fitxategi batzuk sor daitezke beste lan batzuetan erabili ahal izateko. LUT (Look Up Table) izeneko fitxategi hauek kolore baten balio errealaren erreferentzia bat hartzen dute eta etalonajean aldatutakoarekin alderatu eta elkarrekin lotzen dituzte. Hala, LUT fitxategia etalonatu gabeko irudi batean aplikatuz, irudi hori aldatu egingo da gordetako balioen arabera. Formatu-mota honek aukera ematen du estilo pertsonalizatuak edo tematikoak dituzten fitxategiak sortzeko.
Etalonaje digitalerako programak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Orain dela gutxi arte, etalonaje digitala plataforma espezializatuetarako eta koloreen tratamendu-sistema oso aurreratuetarako erabiltzen zen. Gaur egun, kolorearen zuzenketa ia edonoren esku dago, eta bideoak editatzeko ia programa guztiek dituzte doikuntza horiek egiteko behar diren tresnak. Hala ere, bi programa- edo software-mota bereiz ditzakegu, ordenagailu pertsonaletan erabiltzekoak diren kontuan hartuta, batez ere HDTV formatuetan zuzenketak egiteko edo 2K, 4K eta 3D zinema digitalera bideratutako plataforma espezifikoetan erabiltzeko diren kontuan hartuta:
HDTV:
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- DaVinci Resolve
- «Color» Appleren Final Cut Studio-n integratua
- Adobe Premiere Pro
- VEGAS Pro
- Grass Valley Edius
- Avid Adrenaline HD
- Blender
- Kdenlive
Zinema digitala:
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Quantel
- Lustre
- Base Light
- Iridak
- Assimilate Scratch