Eterrak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Eterraren egitura orokorra
Artikulu hau gai organikoari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Eter».

Eterrak konposatu organiko mota bat dira, eter talde funtzional bat da, hau da oxigeno atomo bat bi alkil edo aril talderi lotua. Formula orokorra R–O–R'. Adibide klasiko bat disolbente eta anestesiko gisa erabiltzen den dietil eterra da, normalki "eter" izena hartzen duena (CH3-CH2-O-CH2-CH3). Eterrak oso ohikoak dira kimika organikoan eta leku guztietan daude biokimikan, karbohidratoen eta ligninaren arteko lotura egiten baitute.