Etherpad

Wikipedia, Entziklopedia askea
Etherpad logo.svg Etherpad
Etherpad euskaraz.png
Jatorria
Azken bertsioa 1.8.13
Ezaugarriak
Programazio-lengoaia JavaScript
Lizentzia Apache Lizentzia 2.0.
Deskribapena
Honen parte da Software Freedom Conservancy (en) Itzuli
Ekoizpena
Garatzailea ezezaguna eta Google
Emanaldia
Hasiera-data 2008ko azaroaren 19a
Euskaraz
Euskaraz Bai
etherpad.org
Iturri-kodea https://github.com/ether/etherpad-lite

Etherpad denbora errealeko elkarlana ahalbideratzen duen web editore bat da. Haren bidez, hainbat pertsona aldi berean editatzen ahal dute testu dokumentu bat. Testuaren sortzaileak orriaren URLa partekatu eta URL hori irekitzen dutenak koeditore bihurtzen dira. Editoreak identifikatuta, bakoitzaren testua kolore batez ezberdin daiteke. Testua deskarga daiteke testu lauan, html, odt, doc, docx edo pdf formatuan. Badu ere txata alboko leiho batean zuzeneko komunikazioa izateko.

Softwarea 2008ko azaroan argitaratu zen. Googlek 2009ko abenduan erosi eta hilabete horretan bertan kode irekiko lizentzia eman zion.


Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hainbat zerbitzarik eskaintzen dute Etherpad zerbitzua, besteak beste: