Eton College

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Eton College
Eton College Coat of Arms.jpg
Floreat Etona
"Goazen Etonera loratzera"
Akronimoa Oxon edo Oxf
Ezarpena 1440
Mota Ikastetxe Publikoa
Ikastetxe Independientea
Barnetegia
Errektorea Tony Little
Ikasleak 1.320 inguru
Kokapena Eton,
 Ingalaterra
Helbidea Eton, Berkshire SL4 6DW
Koordenatuak Koordenatuak: 51° 29′ 30.69″ N, 0° 36′ 29.58″ W / 51.4918583°N,0.6082167°W / 51.4918583; -0.6082167
Webgunea http://www.etoncollege.com/
Koloreak: Etongo Urdina
Artikulu hau Ingalaterrako ikastetxeari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Eton».

Eton College, maiz Eton soilik deitua (euskaraz Eton Ikastetxea) Ingalaterrako Berkshire konderriko izen bereko Eton udalerrian dagoen ikastetxe ospetsu bat da, Windsor udalerritik hurbil.

Barnetegi honetan 13-18 urte bitarteko mutil gaztetxoak egon ohi dira, denera 1.300 ikasle inguru direlarik. Bertako ikasleei Etonians deitu ohi zaie, aldiz ikasle ohiei Old Etonians. 1440an Henrike VI.a Ingalaterrakoak The King's College of Our Lady of Eton besides Wyndsor ("Wyndsor atzealdeko Etongo Gure Damaren Errege Ikastetxea") izenez sortu zuen.

Ikastetxe hau herrialdean oso ospetsua izateaz gain (Oxfordeko Unibertsitatea edota Cambridgeko Unibertsitatearen pare) nazioartean ere oso ezaguna da, batez ere mundu anglosaxoian. Ospe hau bertatik iragan diren ikasle narbamenei esker irabazi du, maiz gerora herrialde honetako zein beste herrialde ugarietako eliteko kideak izan diren ikasle ugari bertatik iragan baitira.

Ikasle nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erresuma Batuko hemeretzi lehen ministro nerabe zirelarik ikastetxe honetan ikasi zuten, horien artean honako hauek daude: Robert Walpole, William Pitt (Zaharra), Arthur Wellesley, 1. Wellingtongo Dukea, William Ewart Gladstone, Arthur Balfour, Harold Macmillan eta David Cameron.

Idazleak: Henry Fielding, Thomas Gray, Horace Walpole, Percy Bysshe Shelley, Robert Bridges, George Orwell eta Ian Fleming. Zientzialariak: Robert Boyle, John Maynard Smith, John Burdon Sanderson Haldane eta John Gurdon; Beau Brummell dandya; ekonomilariak: John Maynard Keynes eta Richard Layard; Lawrence Oates antartikar esploratzailea, Alan Clark politikaria, Henry Blofeld cricket esataria, Sir Ranulph Fiennes esploratzailea, Bear Grylls abenturazalea, Thomas Arne, Hubert Parry eta Peter Warlock musikagileak, eta Frank Turner eta Humphrey Lyttelton musikariak. Beste Old Etonian edo ikasle ohi nabarmen batzuen artean honako aktore hauek daude: Eddie Redmayne, Damian Lewis, Dominic West, Jeremy Brett, Hugh Laurie, Tom Hiddleston, Harry Lloyd eta Patrick Macnee.

Historikoki eta betidanik Britainiar Errege Familiak ikastetxearekin harreman onak izan ditu, Gilen Cambridgekoa eta Henrike Galeskoa bertako ikasle ohiak direlarik.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Eton College Aldatu lotura Wikidatan