Etorkin irregularren deportazioa Trumpen bigarren agintaldian
| Etorkin irregularren deportazioa Trumpen bigarren agintaldian | |
|---|---|
| Mota | kanporatzea |
| Honen parte da | immigration policy of the second Donald Trump administration (en) |
| Denbora-tarte | 2025eko urtarrilaren 23a - |
| Estatu burujabe | Ameriketako Estatu Batuak |
| Kronologia | |
| Death in custody (en) | |

Etorkin irregularren deportazioa Donald Trumpen bigarren agintaldian lehen unetik eragindako plana izan zen. Trumpek, 2025 urtearen hasieratik, indar armatuak eta tokiko polizia erabiltzea proposatu zuen, gutxienez AEBn bizi diren 11 milioi etorkin irregular kanporatzeko asmoz.[1] Planaren zati handi bat Heritage Fundazioaren 2025 Proiektutik egokitu da.[2]
AEB Ameriketako Estatu Batuetako presidente Donald Trumpek urtarrilaren 20an hartu zuen kargua, eta hasieratik ohartarazi zuen immigranteen aurkako operazioak aurrera eramango zituela; are gehiago, hitzeman zuen 11 milioi papergabe kaleratuko zituela herrialdetik: «Inoizko deportaziorik handiena egingo dut».[3]
Deportazio horiek errazteko mekanismoak ezartzen hasi zen berehala. Horietako polemikoena adingabeak zituen jomugan: Trumpek baimena eman zion Immigrazioaren eta Aduanaren Poliziari eskoletan sarekadak egiteko. Paperik gabeko migranteen seme-alabek hezkuntza publikoa jasotzeko eskubidea dute 1982tik, baina, hainbat erakunderen aburuz, eskubide hori urratzen ari da Trump.[3]
Halaber, herrialde batzuekin akordioak egiten ari da delituak egiteaz akusatutako papergabeak hara bidaltzeko; adibidez, El Salvadorrekin.
Aurrekaria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1954ko maiatzean Wetback Operazioa eraman zen aurrera, egungo politika horien aurrekaria. Herbert Brownellek, Ameriketako Estatu Batuetako Fiskal Nagusia, horrelako plan bat bultzatu zuen, arazo larriak sortuz. Guztira, operazio horren bitartez, milioi bat eta 1.3 milioi inguru mexikar eta paperik gabeko pertsonen deportazio eragin zituzten.[4]
2025 Proiektua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Proposatutakoaren zati handi bat Heritage Fundazioaren 2025 Proiektutik hartu da. Stephen Millerrek,[5] 2025 Proiektuko kolaboratzaile garrantzitsu batek, deportazio masiboko operazio bat Panamako Kanalaren eraikuntzaren eskalarekin alderatu zuen, esanez errepublikarrek gidatutako estatuen Guardia Nazionala demokratek gidatutako estatuetara bidaliko zela deportazioak betearazteko, bitartean kontzentrazio-esparruak ezarriko zirela atxilotuak atxikitzeko deportatuak izan arte.[6] 2025 Proiektuak Estatu Batuetako edozein lekutan, agindu judizial baten beharrik gabe, etorkin irregularrak atxilotzeko ahalmena agintariei ematea ere eskatu zuen.[7]
Deportazioak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Washingtongo epaile federal baten aginduaren gainetik, ustez Tren de Aragua 238 "talde terorristako" kide venezuelarrak omen diren eta Mara Salvatruchako 23 kide salvadortar ere deportatu zituen AEBk, Nayib Bukelek horrela eskatuta. El Salvadorko makro-kartzelara eraman zituzten, eta gutxienez urtebete emango dute espetxeraturik. Trumpek "kriminal" horiek deportatzeko Bigarren Mundu Gerratik aplikatu gabe egon den 1798ko Atzerriko Etsaien legea baliatu zuen.[8]
Bi hegazkin airean zeuden bitartean eta hirugarrena aireratu aurretik, epaile federal batek, James Boasbergek, deportazioa gelditzeko eta hegaldiak itzultzeko agindu zuen. Etxe Zuriak ez zion jaramonik egin aginduari, eta hegaldiak lurreratu zirenean, El Salvadorreko presidenteak, Nayib Bukelek, barre egin zion erabakiari sare sozialetan «Uy... beranduegi» idatzita.[9]
Deportazioaren ondoren, Trumpen administrazioak agiri judizialetan onartu zuen hainbat deportatuk ez zutela aurrekari penalik Estatu Batuetan.[10]
Trumpen aurkako babeslekuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Estatuek ahalmena dute presidentearen erabakiei aurre egiteko, eskumena baitute legeak egiteko. Eta papergabeen auzian ere, badira estatu eta hiri batzuk Etxe Zuriaren aurka egin eta babesa adierazten dietenak.[11]
Babesa ematen duten estatu edo hiri deitzen diete AEBetan, eta, oro har, ICE Immigrazioaren eta Aduanaren Polizia Indarrarekin ez kolaboratzeagatik dira ezagunak; hau da, leku seguruagoak dira papergabeentzat, ez baitira elkarlanean aritzen gobernu federalaren agente horiekin. Multzo horretako estatuak hamahiru dira —guztira 50 estatu daude AEBetan—, eta hauteskundeetan Alderdi Demokrata gailendu izan zen horietan.[11]
Babesa ematen duten estatuak dira, besteak beste, Kalifornia, New York eta Massachusetts. Hala ere, aterpe funtzioa betetzen duten estatu guztiak ez dira demokratak; hain zuzen, Alderdi Errepublikanoak gidatutako hiru estatuk ere ez dute elkarlanean jarduten immigrazio agenteekin: Vermont, Ipar Dakota eta Utah. Nolanahi ere, baliteke Trumpen neurriek egoera aldatzea, presidenteak mehatxu egin baitu paperik gabeko migratzaileei babesa erakusten dieten estatu eta hirien aurka egingo duela.[11]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ https://english.elpais.com/usa/elections/2024-11-27/immigration-battle-between-trump-team-and-democratic-strongholds-heats-up.html
- ↑ https://eu.northjersey.com/story/news/2024/10/13/what-is-the-alien-enemies-act-and-what-it-could-mean-in-pennsylvania-donald-trump-operation-aurora/75658064007/
- 1 2 «Haurrak eskolan uztea, AEBetako papergabeen azken erronka» Berria 2025-03-23 (kontsulta data: 2025-03-24).
- ↑ Hernández, Kelly Lytle (2010). Migra!: A History of the U.S. Border Patrol. University of California Press. ISBN 978-0-520-25769-6. 421-444. or.
- ↑ https://web.archive.org/web/20231113214832/https://www.axios.com/2023/11/13/trump-loyalists-2024-presidential-election
- ↑ https://web.archive.org/web/20240210204500/https://www.theatlantic.com/politics/archive/2024/02/trumps-immigration-plan-is-even-more-aggressive-now/677385/
- ↑ https://www.theguardian.com/us-news/article/2024/may/03/trump-mass-deportations-detention-camps-military-migrants
- ↑ https://www.argia.eus/albistea/261-kriminal-el-salvadorrera-erbesteratzeko-xviii-mendeko-lege-bat-erabili-du-trumpek
- ↑ https://www.nytimes.com/es/2025/03/18/espanol/estados-unidos/cronologia-trump-deportacion-vuelos-el-salvador.html
- ↑ https://www.miamiherald.com/news/local/immigration/article302299534.html
- 1 2 3 «Zenbait hiri eta estatu, Trumpi aurre egiteko babesleku» Berria 2025-03-23 (kontsulta data: 2025-03-24).