Etxadi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Leioa. Mendibil auzoko etxadiak.
Bartzelonako zabalgunea airetik. Garai batean hiri modernoen hirigintzan etxadien forma erregularrak bilatzen ziren.
Airetik itxura trapezoidea erakusten duen etxadi bat.

Alde guztietatik kalez mugatutako hiri-espazio bati deitzen zaio etxadia.

Etxadia eraikita edo eraikuntzarako prest egon daiteke. Forma lauangeluarra izaten du gehienbat, baina antzinako hirietan, batez ere Europan eta Ipar Afrikako herrialdeetan, Ekialde Ertainean eta Asia Erdialdeko leku batzuetan, forma oso bihurri eta askotarikoak har ditzake.