Etxarri (Iruñerria)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Artikulu hau Iruñerriako udalerriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Etxarri».
Etxarri
 Nafarroa Garaia, Euskal Herria

Etxarriko armarria

Administrazioa
Estatua Espainia
Erkidegoa Nafarroako Foru Erkidegoa
Merindadea Iruñeko merindadea
Eskualdea Iruñerria
Izen ofiziala Escudo de Echarri.svg Echarri
Alkatea Patxi Xabier Iltzarbe Legaria
(Erriburua, indep.)
Posta kodea 31174
INE kodea 31083
Herritarra etxarriar, etxarrietxauribartar
Kokapena
Koordenatuak 42° 46′ 50″ N, 1° 49′ 31″ W / 42.780555555556°N,1.8252777777778°W / 42.780555555556; -1.8252777777778Koordenatuak: 42° 46′ 50″ N, 1° 49′ 31″ W / 42.780555555556°N,1.8252777777778°W / 42.780555555556; -1.8252777777778
Etxarri (Iruñerria) hemen kokatua: Nafarroa Garaia
Etxarri (Iruñerria)
Etxarri (Iruñerria)
Etxarri (Iruñerria) (Nafarroa Garaia)
Openstreetmap logo.svg Ikusi OpenStreetMapen
Azalera 2,33 km2
Garaiera 403 metro
Distantzia 17 km Iruñera
Demografia
Biztanleria 78 biztanle
% 51,28 Twemoji 1f6b9.svg  Twemoji 1f6ba.svg % 48,72
Dentsitatea 33,48 biztanle/km²
Hazkundea
(2003-2013)[1]
Green Arrow Up.svg% 15,63
Zahartze tasa[1] % 7,67
Ugalkortasun tasa[1] ‰ 0
Ekonomia
Jarduera tasa[1] % 0 (2011)
Genero desoreka[1] % 0 (2011)
Langabezia erregistratua[1] % 5,81 (2013)
Kultura
Euskaldunak % 0 (2010)
Euskararen erabilera (2011)
Datu gehigarriak

Etxarri edo -izen bereko beste herriengandik bereizteko- Etxarri Etxauribar[2] Nafarroako erdialdean dagoen udalerria da, Iruñerrian kokatua, Etxauribarren hain zuzen. 78 biztanle zituen 2014. urteko erroldaren arabera, eta Nafarroako hiriburutik 17 kilometrora dago.

Iruñerriko Mankomunitatea, zaborra bildu, ura hornitu eta bestelako zerbitzuak eskaintzeaz arduratzen da, Iruñea inguruko gune metropolitarreko beste hainbat herritan bezala.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Inguru naturala eta kokapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udalerriaren urrutiko ikuspegia.

Etxarri Iruñerriko gune metropolitarraren mendebaldean dago, Iruñeko merindadearen hegoaldean. NA-7010 errepideak herria zeharkatzen du Ziritza eta Bidaurreta bitartean.

Herriak Ziritzarekin egiten du muga iparraldean; Zabaltzarekin hegoalde eta ekialdean; eta Bidaurreta eta Gesalatzekin mendebaldean.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Etxauri ibarra zeharkatzen duen NA-7010 errepidea Andion eta Argiñariz elkartzen zituen galtzada erromatarra izan zela uste da. Erdi Aroan zehar Iruñeko katedralak eta Jerusalengo San Joan Ospitaleko ordenak hainbat jabetza izan zituen herrian.

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Etxarriko biztanleria
Datu-iturria: www.ine.es

2008ko erroldaren arabera, ez da etorkinik bizi Etxarrin.

Politika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udaletxea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Etxarriko udaletxe zaharra bi zatitan banatuta dago eta oso egoera txarrean dago urtetako utzikeria dela eta. Udalak eraikin zaharra eraitsi eta bertan eraikin berria altxatzeko asmoa dauka, eta horretarako hainbat egitasmo bildu ditu, eraikin berriaren itxura zein izango den erabakitzeko. Udalak alkatea eta lau zinegotzi dauzka, eta udaletxeko idazkaria Ziritza, Bidaurreta eta Etxauriko idazkari ere bada.

  • HELBIDEA: San Isidro kalea z/g

Udal hauteskundeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2003an bezala, 2007an Etxarriko alkatea "AEA" herri ekimeneko Patxi Xabier Iltzarbe Legaria atera zen. 2007an herriska honetako zinegotzi bakarra izan zen. Baliogabeko botoak bi izan ziren (emandako guztien %5,00) eta boto zuriak zortzi (%21,05). Abstentzioa %40,30ekoa izan zen.

Etxarriko Udala (2007)
Alderdia Botoak Aukeratua?
Patxi Xabier Iltzarbe Legaria (AEA) 30 Bai

2007an ere Iltzarbe aukeratu zuten alkate; oraingo honetan Erriburua hautesle elkartearen izenean eta beste bi lagunekin (Ana Urdanotz, Carlos Oderitz) batera[3].

Alkateak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2003-2007 Patxi Xabier Iltzarbe Legaria
2007-2011 Patxi Xabier Iltzarbe Legaria AEA
2011-2015 Patxi Xabier Iltzarbe Legaria Erriburua

Azpiegitura eta garraioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

La Pamplonesa autobus konpainiak Etxarri Iruñearekin batzen du. Autobus lineak honako ibilbidea egiten du:

Jaiak eta ospakizunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Etxarriko jaiak abuztuko lehen asteburuan ospatzen dira. Beraskoain eta Ziritzako jaiekin tartekatzen dira.

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Doneztebe eliza, XVI. mendean eraikitako parrokia. Barrualdean Miguel Marsalen XX. mendeko erretaula polikromatua ageri da. Horrez gain, eliza barruan Erdi Aroko bataio-harri bat dago.

Done Martin baseliza, Etxarriko kanposantuko bidea hartu eta hamar minutura dago. Baseliza kokatzen den muinoaren gainetik, Etxauri ibarraren ikuspegi zabalaz goza daiteke.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Etxarri (Iruñerria)
Portal.svg
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Herriko Wikiatlasa