Etxebarriko geltokia (Euskotren)

Koordenatuak: 43°14′44″N 2°53′27″W / 43.245467°N 2.890915°W / 43.245467; -2.890915
Wikipedia, Entziklopedia askea
43°14′44″N 2°53′27″W / 43.245467°N 2.890915°W / 43.245467; -2.890915
Etxebarri
Map
Kokapen mapa
Lineak
« Kukullaga    Ariz »
« Kukullaga    Ariz »
« Kukullaga    Ariz »
Kokapena
HelbideaJ. María Llona Urquijo Parrokoa plaza; 48450
UdalerriaEtxebarri,  Bizkaia
Geltokiaren datuak
Gunea2. gunea
Irekiera2003
IrisgarriaGeltoki irisgarria 
Zerbitzuak 
AldageltokiaTrena Autobusa 
Nasak2
Trenbideak2
JabeaEuskal Trenbide Sarea
EragileaEusko Trenbideak
Garraio zerbitzuak
EuskoTrenE1  Bilbo-Matiko - Donostia-Amara
1D  Matiko - Elgoibar
E4  Bilbo-Matiko - Bermeo
BizkaibusA3632 Bilbo - Etxebarri - Basauri - San Miguel
Etxebarri Bus1  Metro - Santa Marina

Etxebarri Euskotren Trena eragilearen E1, 1D eta E4 lineei dagokien geltokia da, izen bereko udalerriko Doneztebe auzoan kokatuta dagoena. Gaur egungo geltokiaren eraikina 2003koa da,[1] eta Bizkaiko Garraio Partzuergoaren 2. tarifa-gunearen barruan dago.

Geltokia trenbideen gainean dagoen bestibuludun eraikin eta bi nasa estaliz hornituta dago, nasa aldaketa bestibulutik zuzenean egin daitekela.

Sarbideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Geltokia J. María Llona Urquijo Parrokoa plazan kokatzen da, Doneztebe edo San Esteban elizaren ondoan. Santa Ana kaletik eskailerak igoz ere hel daiteke. Geltoki barruan igogailua dago, irisgarritasuna bermatuz.

  • Arrapala bidezko sarbidea Autobusa Sarbide irisgarria  J. María Llona Urquijo Parrokoa plaza
  • Eskailera bidezko sarbidea Sarbide ez irisgarria  Santa Ana kalea, 8

Lotuneak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Geltokiaren ondoan Etxebarri Bus udal zerbitzuaren 1. lineak geralekua dauka, geltokia hiriaren erdialdearekin eta Etxebarriko metro geltokiarekin lotuz. Bestalde, Bizkaibusen A3632 linea ere (Bilbo - Etxebarri - Basauri - San Miguel) geltoki ondotik pasatzen da.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Etxebarriko Udala. «Euskotren» (Noiz kontsultatua: 2013-02-02).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]