Etxeko lan (eskola)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Nerabe bat etxeko lanak egiten.

Etxeko lanak ikasleak eskolaz kanpo, etxean gehienetan, burutzen dituen lanen multzoa da, eskolan hartutako ezaguerak finkatu eta behar bezala ikasteko, irakaslearen aginduz edo gomendioz. Sarri, ariketak, buruketak, idazketak edo besterik gabe ikasitako gaiak berriz ere berrikustea izaten dira. Aldi berean, ohikoa da irakasleak biharamonean ikasleak etxeko lan horiek egin dituen egiaztatu eta ebaluatu eta kalifikatzea, ikasketa prozesua zuzentzeko.

Ikasteko denbora luzatzeko proposamenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eskolatik agindutako etxeko lanak beste antzeko proposamen didaktikoekin batera ikertu egin dira[1]:

Eskola-orduak luzatzeko proposamenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2019an DBH-1 ikasturteko ikasle bati agindutako etxeko lanak. Helburuak: ikaslearen autonomia garatzen laguntzea, komunikazio gaitasuna garatzen laguntzea...
  • Ikasturte bateko edo batzuetako eskola-egun kopurua handitzea.
  • Eguneroko eskola-ordu kopurua handitzea.
  • Eskolatik kanpoko aparteko orduen kopurua handitzea.
  • Profesionalen laguntzarekin. Irakasleekin, monitoreekin... Akademiak. Ikastetxeko aparteko orduko eskaintza.
  • Profesionalen laguntzarik gabe. Ikasleek bere kabuz egingo dituzte ikastetxean proposatutako lana laguntza profesionalik gabe. Gurasoen laguntza, ikaskideen laguntza, bilatzen badute ondo. Bestela, ikasleek bere kabuz.
  • Batez ere goiko hirugarren paragrafo horretan deskribatzen denari buruz, hitz egin ohi da eskolako etxeko lanei buruz hitz egiten denean. Hau da, arlo akademikoetan, etxeko lanei buruz hitz egiten denean, eskolatik kanpoko aparteko orduetan ikasleek laguntzarekin edo modu autonomoan egin behar duten lan akademikoei buruz hitz egiten da.

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) «Ampliación del tiempo lectivo» www.educaixa.com . Noiz kontsultatua: 2019-05-02.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Etxeko lan (eskola) Aldatu lotura Wikidatan
Hezkuntza Artikulu hau hezkuntzari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.