Etxe orratz
Etxe orratza, zeru-harraskaria edo zeruorratza solairu edo garaiera askoko eraikina da. Etxe orratz bat eraikitzearen arrazoiak asko dira: lurzoruaren kostu handia, hiriaren ikur bat eraikitzeko nahia...
Etxe orratza definitzeko era asko daude. Definiziorik erabilienaren arabera, 150 metro baino gehiagoko eraikina da etxe orratza. 300 metro baino handiagoak direnek supergaraiak izena hartzen dute. Dena dela, definizio gehiago ere badago.
Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Etxe orratzak hainbat arrazoirengatik eraikitzen dira. Lurzoruaren prezioa garestia denean esaterako, eraikuntza enpresentzako ez da errentagarria izaten eraikin baxu bat altxatzea, eta horregatik eraikin bertikalagoak eraiki ohi dira. Lurzoruaren prezioa hirien erdiguneetan izan ohi da garestien, horregatik etxe orratzak normalean bertan egon ohi dira. Horrez gain, etxe orratzek boterea islatzen dute, eta ikur modura ere eraikitzen dira toki askotan.
Horrez gain, auzo edo gune berrien plangintza egiten denean ere, eraikin garaiak eraikitzen dira gune berri horietan. Esaterako Bilboko Abandoibarra auzo berriaren plangintzan, 165 metroko Iberdrola Dorrea auzo berriaren eraikinik garaiena eta ikurra izango da.
Etxe orratzak gaur egun kontinente guztietan topa daitezke, eta hainbat eredu ezberdinen arabera eraikitzen dira. Ameriketako Estatu Batuetan esaterako, etxe orratzak hirien erdigunean kokatzen dira. Gehienetan bulegoak biltzen dituzten dorreak dira, eta noizbehinka etxebizitza dorreren bat egon ohi da. Hiriaren erdigunea inguratuz, garaiera baxuko etxe eta bestelako eraikinak ageri dira.
Asiako herri gehienetan ordea, eta askotan leku falta dela eta, etxe orratzak hiri guztian zehar eraikitzen dira. Normalean, bulegoak biltzen dituzten dorreak erdigunean egoten dira, eta hiriaren gainontzekoan etxebizitza dorreak. Hong Kong hirian esaterako, hiriaren eraikinen %90a 20 solairutik gorako dorreak dira. Azken urteetan gero eta etxebizitza dorre garaiagoak eraikitzen ari dira gainera, adibidez 80 solairu dituen Sorrento dorre taldea.
Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Etxe orratza Chicagon sortu zen XIX. mende bukaeran. 1871. urtean, Chicagoko hiriak jasandako suteak, hiriaren gehiengoa deusezturik utzi zuen. Udalak, hiriaren berreraikuntzarako plangintza bat prestatu zuen hainbat arkitekto eta ingeniariren lana batuz, "Chicagoko eskola" izenaz ezagutzen den mugimendu historiografikoan. Hiriaren itxura berrian pentsatzerakoan, eraikin berriak hiriaren lehenagoko egituran zelan kokatu eta egitura seguruagoak eraikitzea erabaki zuten.
Mugimendu hartako kideen artean William Le Baronek, ordu arte ezezaguna zen tipologia berria proposatu zuen, etxe orratza. Etxe orratzak, dentsitatea bertikalki pilatzeko aukera ematen zuen, eta igogailuaren asmakizunarekin batera, teknikoki errazagoa da etxe orratzak eraikitzea. Horretarako, altzairuzko egitura metalikoak dauzkaten eraikin handiak altxatu zituzten. Munduko lehen etxe orratza 15 solairuko Reliance Building izan zen, Chicagon.
Laster etxe orratzak eraikitzeko moda New Yorkera ere zabaldu zen, XX. mende hasiera eta 1929ko krisialdi ekonomikoaren artean, Ameriketako Estatu Batuetako Chicago eta New Yorkeko hiriak, lehia bizian aritu ziren, munduko etxe orratzik garaiena eraikitzeko. Lurraldeak bizi zuen egoera ekonomiko onaren islada, hainbat dorre eta eraikin berri altxatu ziren. 1933ean Empire State Buildinga inauguratu zenean, mende hasieran hasitako garaiari amaiera eman zitzaion.
Ondorengo gerrateetan etxe orratzen eraikuntzak etenaldia bizi izan zuen. 1960ko hamarkadan zehar ordea, berpiztu egin zen "etxe orratzen sukarra" eta New Yorken World Trade Centerreko dorre bikiak eraiki ziren, garai hartan munduko dorrerik garaienak 410 metrorekin. Dena den, handik gutxira Chicagon eraikitako Sears Dorreak munduko eraikinik garaienaren titulua kendu zion New Yorki.
Etxe orratzak Asian[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Gaur egun ehundaka etxe orratz dago mundu osoan. Urteetan zehar Estatu Batuetan eraikitzen baziren ere, laster Europa eta Hego Amerikan ere eraikitzen hasi dira. Hong Kong hiriaren garapena 1960ko hamarkadan hasi zen, oraindik Erresuma Batuko kolonia zela. Horrez gain, Singapur, Hego Korea eta Japonian dorre itzelak altxatu ziren. Etxe orratzak Asiako hiri bizimoduaren parte bilakatu dira, ohikoak dira etorbide zabalak eta 50 solairutik gorako dorreak.
Txina[aldatu | aldatu iturburu kodea]
1990eko hamarkadatik aurrera Txinak gogor ekin dio etxe orratzak eraikitzeari. Herrialdeak bizi duen egoera ekonomiko onak (urtero BPGa %10 baino gehiago hazten da), eta nekazal guneetatik hirietara doan immigrazio handiak eraginda, dorreak eraikitzeko eskaria oso handia da. Hong Kongez gain, beste hiri askotan ere eraikitzen ari dira, Shanghai, Beijing, Taipei, Chongqing eta abar. Shanghaiko hirian da nabarmenen eraikuntza garaietarako grin hori, duela hamar urte nekazal ortuak baino ez zeuzkan Pudong barrutian, gaur egun 500 etxe orratz baino gehiago daude, euretariko batzuk, Jin Mao Dorrea esaterako 400 metrotik gorakoak.
Horrez gain, 300 eta 400 metro inguruko dorreak eraikitzeko proiektuak Txinako hiri askotan ageri dira, Chongqing, Guangzhou, Harbin, Shenzhen, Beijing eta abar. Etorkizunean, etxe orratzaren paradisua izango da Txina
Etxe orratzak munduan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Txinaz gain ordea, beste hiri eta herrialde askotan ari dira etxe orratz berriak eraikitzen. Horren adierazgarri nagusiena Dubai da. Duela hogei urte, hiri txikia baino ez zena, gaur egun milioi t'erdi biztanle baino gehiago dituen hiria da, etxe orratzak eraikitzeko dozenaka proiektu daude Dubain. Eraikuntzako sektorearen adituen arabera, munduko garabien %15a hiri honetan dago. Dorre berri horietako batzuk gainera, munduko eraikinik garaienak izango dira, Burj Dubai dorrea esaterako, 700 metro baino gehiago izango dituela aurreikusten da.
Panama Hirian bestalde, etxebizitza dorre asko altxatzen ari dira. Ameriketako Estatu Batuetako bizilagun askok euren bizitokia ezartzen du hirian, behin jubilatu eta gero. Higiezinen merkatuak eskaintzen dituen prezio merkeak direla eta, hainbat proiektu aurkeztu dira, 200 eta 400 metro bitarteko dozenaka dorre berri.
Munduko etxe orratzik garaienak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Iturria: Skyscraperpage.com
Eraikitzen dauden 400 metrotik gorako etxe orratzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Eraikinaren izena | Udalerria | Herrialdea | Garaiera (m) | Solairuak | Egoera | Amaiera urtea |
---|---|---|---|---|---|---|
Kingdom Tower | Jeddah | ![]() |
1000 metro | 167 | Eraikitzen | 2020 |
Suzhou Zhongnan Center | Suzhou | ![]() |
729 metro | 137 | Eraikitzen | 2021 |
Wuhan Greenland Center | Wuhan | ![]() |
636 metro | 118 | Eraikitzen | 2018 |
Pearl of the North | Shenyang | ![]() |
565 metro | 111 | Eraikitzen | 2018 |
Lotte World Tower | Seul | ![]() |
555 metro | 123 | Eraikitzen | 2016 |
Chow Tai Fook Binhai Center | Tianjin | ![]() |
530 metro | 97 | Eraikitzen | 2017 |
Zhongguo Zun | Beijing | ![]() |
520 metro | 118 | Eraikitzen | 2018 |
Lotte Town Tower | Busan | ![]() |
510 metro | 107 | Eraikitzen | 2020 |
International Commerce Center | Chongqing | ![]() |
468 metro | 99 | Eraikitzen | 2019 |
Tianjin R&F Guangdong Tower | Tianjin | ![]() |
468 metro | 91 | Eraikitzen | 2019 |
Lakhta Center | San Petersburgo | ![]() |
463 metro | 86 | Eraikitzen | 2018 |
Riverview Plaza | Wuhan | ![]() |
460 metro | 82 | Eraikitzen | 2016 |
The Wharf IFC | Changsha | ![]() |
452 metro | 88 | Eraikitzen | 2018 |
Suzhou Supertower | Suzhou | ![]() |
450 metro | 92 | Eraikitzen | 2017 |
World One | Mumbai | ![]() |
442 metro | 117 | Eraikitzen | 2017 |
China Resources Centre Block A | Nanning | ![]() |
442 metro | 90 | Eraikitzen | 2018 |
106 Tower | Dubai | ![]() |
433 metro | 107 | Eraikitzen | 2018 |
Marina 101 | Dubai | ![]() |
426 metro | 101 | Eraikitzen | 2015 |
Huaguoyuan Project | Guiyang | ![]() |
406 metro | 65 | Eraikitzen | 2017 |
Nanjing Olympic Suning Tower | Nanjing | ![]() |
400 metro | 89 | Eraikitzen | 2017 |
Proiektuan dauden 400 metrotik gorako etxe orratzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Proiektuan dauden beste etxe orratz batzuk[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- (Ingelesez) Emporis
- (Ingelesez) Skyscraperpage