Eudoxo Knidokoa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Eudoxo Knidokoa (antzinako grezieraz: Ευδοξος; Knido, egungo Turkia, K. a. 410K. a. 355) greziar filosofo, astronomo, matematikari eta medikua izan zen, Platonen ikaslea. Haren lanik batere ez da gaur egunera iritsi; ezagutzen ditugun aipatze guztiak bide ez zuzenetik datozkigu, hala nola astronomiari buruzko Aratoren poema.

Eudoxo izan zen lehenengoa matematika-modeloan oinarritutako planeta-modeloa azaldu zuena, horregatik matematika-astronomiaren aitatzat daukagu. Urtearen iraupena 365 egun eta 1/4 egunekoa zela kalkulatu zuen. "Esfera zentrukideen" bere teoria astronomia tradizionalaren abiapuntu da. Integralak determinatzeko balio duen lehenbiziko teknika sistematiko dokumentatua Eudoxoren exhauzio-metodoa da (K. a. 370 inguruan). Metodo horren helburua zen azalerak eta bolumenak kalkulatzea, azalera edo bolumena ezaguna duten formak kopuru infinitutan zatitzearen bidez.