Eufrasioren basilika

Wikipedia, Entziklopedia askea
Eufrasiar Basilikaren multzo episkopala Porečeko gune historikoan1
World Heritage Logo global.svg UNESCOren gizateriaren ondarea
Croatia Porec Euphrasius Basilika BW 2014-10-08 11-02-20.jpg
Mota Kulturala
Irizpideak ii, iii, iv
Erreferentzia 809
Kokalekua  Kroazia
Eskualdea2 Europa eta Ipar Amerika
Koordenatuak 45°13′43″N 13°35′37″E / 45.22861°N 13.59361°E / 45.22861; 13.5936145°13′43″N 13°35′37″E / 45.22861°N 13.59361°E / 45.22861; 13.59361
Izen ematea 1997 (XXI. bilkura)
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua)
2 UNESCOren sailkapena

Eufrasiar Basilika (kroazieraz: Eufrazijeva bazilika, italieraz: Basilica Eufrasiana) edo Jasokundeko Andre Mariaren Basilika katedrala Poreč hiriko katedral ezaguna da, 1997an UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu zuena.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

San Mauro Parentiumgoaren basilika bat izan zen bertan IV. mendean eraiki zena. Haren zoruko mosaikoak oraindik bertan dirau elizako lorategian. Basilika hau arpilatua izan zen eta 553an Eufrasio apezpikuaren garaian eraiki zen basilika berria, aurrekoaren alde zaharrenean. Haren hondarrak erabili ziren eta Marmarako itsasertzetik marmolezko bloke berriak gehitu zitzaizkion. Hamar urte inguru iraun zuten eraikuntza lanek.

1440 urtean izandako lurrikarak hegoaldeko horma bota zuen eta estilo gotikoko leihodun horma ezarri zitzaion haren lekuan.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Basilika hainbat atal dituen eraikin multzo bat da izatez.

  • Bataiotegi oktogonala, VI. mendekoa.
  • Kanpandorrea, XVI. mendekoa.
  • Atrio zutabeduna.
  • Apezpikuaren jauregia, VI. mendekoa izatez, baina orduko aztarna gutxi mantentzen dira.
  • Hirusta itxurako kapera, XVII. eta XIX. mendeen artean eraikitakoa.

Elizak habearte nagusi bat du eta alboetako habearteetatik bereizteko greziar marmolezko 18 zutabe ditu, animalien irudi ugariz dekoratuak, bizantziar eta erromaniko estiloetan. Baina elementu aipagarrienak mosaikoak dira, gehienak VI mendean artisau bizantziarrek egindakoak.

Absidearen erdian marmolezko zinborioa dago, Veneziako San Marko katedraleko antz irudiko egindakoa 1277an.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]