Eugene Fama

Wikipedia, Entziklopedia askea
Eugene Fama
Eugene Fama at Nobel Prize, 2013.jpg
Bizitza
JaiotzaBoston1939ko otsailaren 14a (82 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaBooth School of Business (en) Itzuli
Chicagoko Unibertsitatea
Tufts Unibertsitatea
Malden Catholic High School (en) Itzuli
Hezkuntza-mailadoktoretza
Tesi zuzendariaBenoît Mandelbrot
Merton Howard Miller
Harry V. Roberts (en) Itzuli
Doktorego ikaslea(k)Cliff Asness (en) Itzuli
Tyler Graham Shumway (en) Itzuli
Ross Leslie Watts (en) Itzuli
Gershon N. Mandelker (en) Itzuli
Irakaslea(k)Benoît Mandelbrot
Jarduerak
Jarduerakekonomialaria, pedagogoa eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k)Chicagoko Unibertsitatea
Lan nabarmenakMerkatu efizientearen hipotesi
Fama–French three-factor model (en) Itzuli
Jasotako sariak
KidetzaArteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Académie des sciences morales et politiques
IMDB: nm4315793 Edit the value on Wikidata
Eugene Fama

Eugene Francis "Gene" Fama (ˈfɑːmə ahoskatua; Boston, Massachusetts, 1939ko otsailaren 14a) estatubatuar ekonomialaria da, finantzetan aditua. Gaur egun, irakasle emeritua da Chicagoko Unibertsitatean. Merkatu efizientearen hipotesiren sortzailea da.

Nobel saria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2013an Ekonomiako Nobel saria irabazi zuen, 'akzioen eta bonuen prezioei buruz egindako ikerketak' sarituz.[1] Beste bi ekonomilarirekin batera jaso zuen saria: Peter Hansen eta Robert J. Shiller. Nolabait paradoxikoa izan zen saria elkarrekin jasotzea Shillerrek eta Famak, elkarren aurkari teorikoak direla esan baitaiteke[2].

Famaren merkatu efizientaren hipotesiaren funtsa zera da, finantza aktiboen prezioek finantza merkatuetako informazio eskuragarri guztia islatzen dutela eta, ondorioz, finantza merkatuak ez direla inoiz erratzen, bertako saltzaileek zein erosleek batzuetan jokabide okerrak hautatu arren. Aldiz, Shillerrek dio Merkatu efizienteen hipotesia “pentsamendu ekonomikoaren historia guztiko errakuntzarik harrigarriena” dela[2].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Biografia
Ameriketako Estatu Batuak
Artikulu hau Ameriketako Estatu Batuetako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.