Eugenia Iriondo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Eugenia Iriondo
Bizitza
JaiotzaEibar1901eko apirilaren 3a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaEibar1983ko urriaren 18a (82 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakpilotaria
Izengoitia(k)Eibarresa

Eugenia Iriondo Astarloa (Eibar, Gipuzkoa, 1901eko apirilaren 3a- ib., 1983ko urriaren 18a) erraketista profesionala izan zen.[1]

Eibarresa goitizenez jokatu zuen pilotan.[2]

Madrilgo, Kubako, Bartzelonako eta Sevillako frontoietan jardun zuen 12 urtez.

Erraketistak

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eugenia Arrateko Partxua baserrian jaio zen eta auzoko pilotalekuan hasi zen esku huskako pilotan zaletzen.[3]

Erraketista ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nerabe zela, neskame joan zen Madrilera, eta aldi berean Madrid pilotalekuko erraketisten eskolan hasi zen ofizioa ikasten. 1919an pilotaleku berean egin zuen debuta profesional gisa, eta gailendu zen pilotarietariko bat izan zen.[4] [5]Madrilgo Moderno frontoian ere jokatu zuen. [6] Handik hiru urtera Kubara joateko aukera izan zuen eta Leerdam baporean abiatu zen Habana-Madrid pilotalekua inauguratu berrian jokatzera.

1928an itzuli egin zen eta Bartzelonako eta Sevillako pilotalekuetan jokatu zuen, denboraldi bana. 1930ean Roberto Cruz Elorza pilotariarekin Arraten ezkondu eta Madrilera joan ziren bizitzera.Hurrengo urteetan Madrid pilotalekuan jarraitu zuen jokatzen.

Erraketari agur[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskal erraketista nabarmenetakoa kontsideratuta,[7] hamabi bat urtez profesionala izan ondoren, Roberto eta Miren seme-alabak jaio zirenean erraketari agur esan zion. Gerra Zibila hasi zenean, familia Eibarrera itzuli zen eta, erbestealdi gorabeheratsuaren ondoren, bi urtez Donostian bizi izan ziren. Bizitzako azken urteetan, Eibarresa jaioterriko Gorosta-Abeletxe bere baserrira itzuli zen, eta hil arte han bizi izan zen.

Merezimenduak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2003an, Gernikako Euskal Herria museoan, Emakumea eta euskal pilota. Mujer y pelota vasca izeneko erakusketan, Eibarresak aipamena jaso zuen.[8][9]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Emakume erraketistak - Aintzinako lanbideak» ORAIN Gipuzkoa (Noiz kontsultatua: 2020-04-03).
  2. (Gaztelaniaz) https://www.diariovasco.com/v/20131019/alto-deba/raquetistas-eibarresas-presentes-exposicion-20131019.html
  3. http://www.bizkaia.eus/home2/Archivos/DPTO4/Noticias/Pdf/CATALOGO%20P%20WEB.PDF?hash=e2d37df3caa459ffeb347e5c65ae414a
  4. Begetalak. (2016-11-21). «DENOK PILOTARI: BILAKAERA» DENOK PILOTARI (Noiz kontsultatua: 2020-04-03).
  5. (Gaztelaniaz) «Emakumea eta euskal pilota. Mujer y pelota vasca» Apuntes de etnografía 2018-06-08 (Noiz kontsultatua: 2020-04-03).
  6. (Gaztelaniaz) «Las raquetistas» La pelota vasca en Madrid 2014-01-30 (Noiz kontsultatua: 2020-04-03).
  7. (Gaztelaniaz) Noticias, Diario de. «Historia de la pelota femenina, ¿la conoces?» www.noticiasdenavarra.com (Noiz kontsultatua: 2022-02-25).
  8. «'Emakumea eta Euskal Pilota' erakusketa ikusgai Euskararen Etxean - Uriola.eus» uriola.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-03).
  9. (Gaztelaniaz) https://www.elcorreo.com/vizcaya/v/20131023/costa/mujer-pelota-llegan-euskal-20131023.html

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]