Edukira joan

Eugenia Suediakoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Eugenia Suediakoa

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakCharlotta Eugenia Augusta Amalia Albertina af Sverige
JaiotzaStockholm City (en) Itzuli, 1830eko apirilaren 24a
Herrialdea Suedia
Lehen hizkuntzasuediera
HeriotzaStockholm City (en) Itzuli, 1889ko apirilaren 23a (58 urte)
Hobiratze lekuaRiddarholmen eliza
Familia
AitaOskar I.a Suediakoa
AmaJosefina Leuchtenbergekoa
Ezkontidea(k)ezkongabea
Haurrideak
LeinuaHouse of Bernadotte (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzaksuediera
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakkonpositorea, margolaria, eskultorea, filantropoa, idazlea, aristokrata eta akuarelista
KidetzaSuediako Arteen Errege Akademia
Musika instrumentuapianoa
Ideologia eta sinesmenak
Erlijioaluteranismoa

Spotify: 2iassErHPSFJuDNOAYBwpO Discogs: 5280329 Find a Grave: 15918662 Edit the value on Wikidata

Carlota Eugenia Augusta Amalia Albertina Suediakoa, ezagunagoa Eugenia Suediakoa, edo frantsestutako Eugenie izenez (Stockholm, Suedia, 1830eko apirilaren 24a – ibidem, 1889ko apirilaren 23a) Suedia eta Norvegiako printzesa, idazlea, musikaria, konpositorea, margolaria eta eskultorea izan zen.[1]

Oskar I.a Suediako erregearen eta Josefina Leuchtenbergeko erregina ezkontidearen alaba gazteena izan zen eta Karlos XV.a Suediako eta Oskar II.a Suediako erregeen arreba.

Idazle gisa, Les princesses de la Suède (Suediako printzesak) bilduma biografikoaren egilea izan zen; 1864ko frantsesez idatzitako lana, gerora suedierara itzulia.

Musika lanen artean, pianorako obrak (balsak, martxak) eta kuarteto, duo eta abesbatzerako letradunen konposizioak nabarmendu ziren bere musika-lanean, eta horietako batzuk aria gisa interpretatu ziren gerora.

Eugenia printzesa.

Ezkongabe egon zen bizitza osoan, eta nahiko osasun ahula izan zuen beti. 1860ko hamarkadatik aurrera, udak Gotlanden Villa Fridhem-en (Bakearen Etxea) igarotzen hasi zen. Uhartean altruismo obra garrantzitsu bat hasi zen, ikastetxe bati, umezurztegi bati eta gaixo sendaezinentzako ospitale bati diruz lagunduz. Sundbybergen, Stockholmeko kanpoaldean, beste ospitale bat sortu zuen, gaixotasun sendaezinak zituzten haurrentzat, Eugeniahemmet izenekoa. Printzesaren bitxiek ordaindu zituzten kostuak.

Stockholmeko Errege Jauregian hil zen, 59 urte bete behar zuen bezperan. Haren gorpuzkiak Riddarholmen elizan lurperatu zituzten.

Pianorako lanak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Drottning Josephinas polonaise (Josefina erreginaren polonesa; 1854)
  • Louisa vals (Vals de Luisa; 1858?)
  • La prière (Otoitza; 1844)
  • Sorgmarsch (Martxa tristea, Luisa erreginaren oroimenez)
  • Tullgarns-galopp (Tullgarneko Ibilaldia; 1853)

Letradun obrak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Farväl (Agur).
  • Aftontankar (Ilunabarreko pentsamenduak).
  • Die Glocken (Kanpaiak).
  • Tron (Fe).
  • Apostlar (apostoluak).

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Gaztelaniaz) dayhist.com. «Eugenia de Suecia: Vida y Legado de una Aristócrata» dayhist.com (kontsulta data: 2025-06-23).[Betiko hautsitako esteka]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]