Eugiko urtegia
| Eugiko urtegia | |
|---|---|
| Mota | urtegia |
| Bolumena | 21,38 hm³ |
| Geografia | |
![]() | |
| Koordenatuak | 42°58′33″N 1°30′51″W / 42.97583°N 1.51417°W |
| Herrialdea | |
| Foru erkidego | |
| Udalerria | Esteribar |
| Nafarroako kontzeju | Eugi |
| Hidrografia | |
| Betebidea | ikusi
|
| Hustubidea | Arga ibaia |
| Arro hidrografikoa | Ebroren arro hidrografikoa |
Eugiko urtegia Nafarroa Garaiko Esteribar udalerriko Eugi kontzejuaren behealdean, Iruñetik 26 kilometro iparraldera, dagoen urtegia da. Arga ibairen goi ibarrean dago, Kintoko baso apartaren ondoan eta pagadi ederrez inguratuta.
1966. urtean hasi ziren urtegia eraikitzen eta 1970ean hasi zen zerbitzua ematen. 1971an Iruñeko etxebizitza eta industrien ur horniduren %50a asetzeko gaitasuna zuen[1].
Urtegia eraiki aurretik Eugiko herritarrak lurretik eta aziendetatik bizi ziren, Arga ibaiaren eskuin-ezker barreiatuta zeuden baserri, borda eta soroetan. Urtegiak 123 hektarea utzi zituen urpean, bai eta soro eta alorrik gehien-gehienak ere. Urak 14 baserri eta borda ere harrapatu zituen eta, horiez gain, okindegia, errota zaharrean zegoen zentral hidroelektrikoa, guardia zibilaren kuartela eta guardetxea ere bai.
Gaur egun, eta eskualdeko ur-hornidura Iruñerriko Mankomunitateak kudeatzen duenez geroztik, Eugiko urtegia eta Artetako Iturburua dira Iruñerria urez hornitzen dutenak, geroago eraikitako Itoizko urtegiko urekin batera.
Eugiko urak Urtasungo Tratamendu Plantan arazten dituzte edangarri egiteko. Uraren erabilera dela eta, urtegia ez daiteke erabil kirol praktikarako; hortaz, bertan ez daiteke bainatu, ez txalupan ibili.



Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ http://www.pirineonavarro.com/eu/santiago/santiago.asp?idioma=2#eugi[Betiko hautsitako esteka] Eugiko urtegia. Nafarroako Pirinioa.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Euskal Herriko urtegi eta aintzirak | ||
|---|---|---|
|
Allotz • Aixola • Albina • Añarbe • Araotz • Arriaran • Arritzulegi (Mendaur) • Arrokes • Artaxoa • Artikutza • Barañain • Barrendiola • Domiko • Elo • Endara • Esa • Eugi • Ezkoritz • Ibai-Eder • Ibiur • Irabia • Itoitz • Lareo • Leurtza • Lor • Mairaga • Marion • Maroño • Muriskot • Oleta • Ordunte • Pitillas • Mendillorri • Salburua • Sarriguren • Senpere • Sobron • Urdalur • Uribarri Ganboa • Urkulu • Urrunaga • Urtatza • Xiberta • Xoldokogaina | ||
