Edukira joan

Eulalia Borboikoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Eulalia Borboikoa

Bizitza
JaiotzaMadril1864ko otsailaren 12a
Herrialdea Espainia
BizilekuaPalace of the Infanta Eulalia of Spain (Calle Ferraz) (en) Itzuli
Palace of the Infanta Eulalia of Spain (Calle Quintana) (en) Itzuli
Palace of the Infanta Eulalia of Spain (Paseo de la Castellana) (en) Itzuli
HeriotzaIrun1958ko martxoaren 8a (94 urte)
Hobiratze lekuaPanteón de Infantes
Familia
AitaFrantzisko Asiskoa Borboikoa
AmaElisabet II.a Espainiakoa
Ezkontidea(k)Infante Antonio, Duke of Galliera (en) Itzuli  (1886ko martxoaren 6a -  ezezaguna)
Bikotekidea(k)
Seme-alabak
Haurrideak
LeinuaEspainiako Borboi etxea
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
frantsesa
Jarduerak
Jarduerakidazlea
KidetzaDaughters of the American Revolution

Maria Eulalia Borboikoa (Maria Eulalia Francisca de Asís Margarita Roberta Isabel Francisca de Paula Cristina Maria de la Piedad; Madril, 1864ko otsailaren 12aIrun, Gipuzkoa, 1958ko martxoaren 8a) Espainiako infanta izan zen, Elisabet II.a Borboiko erreginaren alaba gaztea. Ezkontzaz Gallierako dukesa izan zen.[1]

Eulalia infantak harreman zaila izan zuen bere ahizpa Elisabet Borboiko eta Borboiko infantarekin eta bere iloba Alfontso XIII.a Borboikoarekin. Azken horrek hamar urtez erbesteratu zuen. Hainbat liburu eta bere memoriak idatzi zituen, Europan zehar egindako bidaiak eta hainbat monarka garaikiderekin izandako tratua kontatuz.

Haurtzaroa eta erbestea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eulalia infanta 1864an jaio zen Madrilgo Errege Jauregian, arratsaldeko 3:45ean. Hurrengo egunean, otsailaren 13an, Tomas Iglesias Barcones Indietako patriarkak Roberto I.a Parmakoa eta bere arreba Margarita Borboi-Parmakoarekin (biak Francisco Paulako Borboiko infanteak ordezkatuak) aitabitxi eta amabitxi bezala bataiatu zuen infanta. Jaioberria Maria Eulalia Francisca de Asís Margarita Roberta Isabel Francisca de Paula Cristina Maria de la Piedad izendatu zuten, baina beti Eulalia izenez izan zen ezaguna, eta izen hori jarri zion amak santa Eulaliaren omenez.  [2][3]

Eulalia infanta Elisabet II.a Borboiko erreginaren eta Frantzisko Asisko Borboikoaren alaba gazteena izan zen, baina bere benetako aitatasuna eztabaidatua izan da. Eulalia andrea amaren antzekoa zen fisikoki, ilehoria eta begi urdinekoa baitzen. Bere izaera independentea eta harroa zen, eta talka egiten zuen ahizpa zaharrenaren izaerarekin, Elisabet infantarenarekin ("la Chata"), zeinak sarritan liskarrak izaten baitzituen berarekin.

Heziketa Madrilen jaso zuen 1868ra arte, bere ama 1868ko Iraultzak bota zuenera arte ("La Gloriosa"). Handik aurrera lehenengo pribatuan eta gero Parisko Jesusen Bihotza Ikastetxean hezia izan zen. Eulalia gaztea, bere ama eta Maria de la Paz Borboiko eta Maria Pilar Borboikoa eta Borboiko ahizpekin, Parisko Kléber etorbidean dagoen Gaztelako Jauregian kokatu zen.

Nahiz eta neba Alfontso XII.a Borboikoa Espainiako tronura igo zen 1874. urtean, urte bat lehenago amak uko egin eta Espainiako Lehen Errepublika erori ondoren, infanta eta bere bi ahizpak ezin izan ziren Espainiara itzuli 1876. urtera arte. Aldiz, bere ahizpa zaharrena, Elisabet Borboikoa eta Borboiko infanta, Girgenti kondesa alarguna, Madrilera itzuli ahal izan zen, non erregina ezkontide baten funtzioak bete zituen erregea ezkondu arte. Amak, Elisabet II.a Borboiko erreginak, Parisen bizileku iraunkorra izaten jarraitu zuen, Espainiako gobernuaren ekimenez, baina Espainiara noizbehinka bisitak eginez.

Eulaliaren neba, Alfonso XII.a, hil ostean, Eulalia zen ezkongabe jarraitzen zuen bakarra (Isabel alarguna zen eta ez zuen berriro ezkondu nahi izan, eta Maria de la Paz Borboikoa lehengusuarekin ezkonduta zegoen, Luis Fernando Bavariako printzearekin; Maria Pilar infanta bat-batean hil zen 1879an). 1886. urteko martxoaren 6an, Madrilen, bere lehengusu propioarekin ezkondu zen, Antonio Orleanskoa eta Borboikoa, gero Gallierako dukea izan zenarekin, Antonio Orleanskoa, Montpensierko dukea eta Luisa Fernanda Borboiko infantaren eta Luis Filipe Frantziako erregearen semea.[4][5][6]

1898. urtean Giovanni Boldinik margotutako Eulalia Borboikoaren erretratua.
Elisabet II.a Borboikoa bere alaba Eulalia, Paz eta Pilarrekin.

Bikoteak hiru seme-alaba izan zituen:[1]

  • Luis Fernando Orleanskoa, Espainiako infantea (1888ko azaroaren 5a - 1945eko ekainaren 20a), hainbat eskandaluren protagonista izan zena; Marie Constance Charlotte Say, Broglieko printzesa alargunarekin ezkondu zen. Ez zuten ondorengorik izan.[9][10]

Eulalia infantaren eta Antonio Orleanskoaren ezkontzak laster eskastu zen. 1900eko maiatzaren 31n banandu zirenean, eskandalua sortu zen Madrilgo gortean, nahiz eta jakina zen bai Antoniok bai Eulaliak maitaleak zituztela. Senarrarekin izan zituen bi semeetatik, Alfontso 1909. urtean ezkondu zen, nahaste handia sortuta, Beatriz Saxonia-Coburgo-Gothako printzesa britainiarrarekin; bigarrenak, Luis Fernandok, ostera, oso bizimodu gorabeheratsua izan zuen, eta behar baino lehenago bukatu zen.

Ameriketarako bidaia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1893. urtean, Maria Kristina erregina erregeordeak Kubara, Puerto Ricora eta Ameriketako Estatu Batuetara (Washington Hiria, New York eta Chicago) egindako bidaia ofizial batean Espainiako Koroaren ordezkari izatea agindu zion. Bidaiak laurogei egun iraun zuen guztira, eta garaipen pertsonala izan zen infantarentzat. Bere savoir faire apartak lurralde haietako jendearen bihotzak irabazi zituen. Bestalde, bere adimen zorrotzak eta behatzeko gaitasun finak Espainiak Amerikan zituen azken koloniak laster galduko zirela eta Kubako gerra laster etorriko zela ulertarazi zioten.[13]

Eulalia, gainera, Au Fil de la Vie izeneko liburuaren egilea izan zen (1911. urtean Frantzian kaleratua, 'Avilako kondesa' ezizenarekin), Espainian bere ilobak, Alfontso XIII.a erregeak, debekatu zuena, izaera feminista eta modernistegia zuen lan bat zelako; infantak, gainera, memoria-liburu bat kaleratu zuen 30eko hamarkadan. Lehenago, 1915. urtean, Court Life from Within kaleratu zuen Ingalaterran, eta 1949. urteko abenduan Cartas a Isabel II (Mi viaje a Cuba y Unidos), non jasotzen diren infantak bere amari 1893. urtean Kubara, Puerto Ricora eta Ameriketako Estatu Batuetara egindako bidaia ofizialean bidalitako 60 gutunak. Liburua Bartzelonako Juventud argitaletxeak kaleratu zuen, 1958. urteko uztailean bezala, "Z" bilduman bere Memorias ezagunak berrargitaratu zituena.

Eulalia andreak bidaiatzea atsegin zuen eta aldi batez Parisen bizi izan zen, Loriga amak zuzentzen zuen emakumeentzako egoitza batean egon zen, ezin baitzuen etxerik mantendu. Europan zehar egin zituen bidaietan Karlos I.a Portugalgoa ezagutu eta tratatu zuen (La infanta republicana liburuan Jose Maria Zavala egileak maitaleak zirela iradoki zuen), eta hark pastelean erretratu bat egin zion gaur egun Prado Museoko Marrazki, Estanpa eta Argazkien Kabinetean dagoen. Nikolas II.a Errusiakoa eta Gilermo II.a Alemaniakoa ere ezagutu zituen. Azken horrekin adiskidetasun handia izan zuen. Bere diru propioaren kontrola lortu eta senar ohiaren diru-xahutzeak saihestu ahal izan ondoren, senar ohi horrek ezkontzak iraun zuen bitartean dirutza ikaragarria xahutu baitzuen, infantak Irunen igaro zituen bere bizitzako azken urteak, eta bertan hil zen 1958. urtean. 1942. urtean, Francisco Franco jeneralak autoa eta gidaria eman zizkion bizitza osorako. Eulalia El Escorialeko San Lorenzo Monasterioko infanteen panteoian dago lurperatuta.[14]

Eulalia infanta argazkiaren erdian Galliera dukea bere senarrarekin batera. Haien atzean, Alejandro Rodriguez Arias (kapitain jenerala eta Kubako uharteko gobernadorea), infantak Habanara egin zuen bisitan, 1893ko maiatzean.

Bikoteak bizirik bi haur izan zituen:

  • Alfontso Orleansekoa, Gallierako 5. dukea (1886-1975), Beatriz Sajonia-Coburgo-Gothako printzesarekin ezkondua (1884-1966). Batasun horretatik 3 seme-alaba jaio ziren.
    • Álvaro Orleanskoa, 6. Gallierako dukea (1910-1997). Carla Parodi-Delfino aristokrata italiarrarekin ezkondu zen, eta lau seme-alaba izan zituzten:
      • Gerarda Orleanskoa (1939), lehenengo Harry Saint-ekin ezkondua eta gero Ignacio Romero de Solísekin.
      • Alfontso Orleanskoa (1941-1975), Emilia Ferarra-Pignatelli aristokrata italiarrarekin ezkondua, Principi di Strongoli deitua. Bi seme-alaba izan zituzten:
        • Alfonso Orleanskoa, 7. Gallierako dukea (1968). Veronica Goedersekin ezkondu zen (2001ean dibortziatu ziren), eta seme bakarra izan zuten.
          • Alfonso Orleanskoa (1994).
        • Alvaro Orleanskoakoa (1969).
      • Beatriz Orleanskoa (1943). Tomasso Farinirekin 1964. urtean ezkondua eta 1989. urtean dibortziatuak, bi seme-alaba izan zituzten:
        • Gerardo Alfonso Farini (1967).
        • Elena Gioia Farini (1969). 1999. urtean Joaquin de Haro eta Fernandez de Cordobarekin ezkondua.
      • Álvaro Jaime Orleanskoa (1947). Juana Saint-MartinSaint-Germain d'Agliekoarekin ezkondua. Hiru seme-alaba izan zituzten:
    • Alfonso Orleanskoa, Espainiako Infantea (1912-1936). Ez zen ezkontzera iritsi, eta Espainiako gerra zibilean parte hartu zuenean hil zen.
    • Ataúlfo Orleanskoa, Espainiako Infantea (1913-1974) Ez zen ezkondu eta ez zuen seme-alabarik izan.
  • Luis Fernando Orleanskoa (1888-1945). Marie Constance Say, Broglieren (1857-1943) alargun printzesarekin ezkondua, 1930eko irailaren 19an Londresko Erregistro Zibilaren bulegoan. Ezkontza erlijiosoa 1930eko urriaren 4an egin zen San Siroko konkatedralean, Sanremon, Italian. Ez zuten ondorengorik izan. 1924. urtean, Alfontso XIII.ak 1888. urteko Errege Dekretuak emandako ohore eta mesede guztiak kendu zizkion, izan zuen jokabidea ez zelako egokitzat jotzen (homosexuala zen eta gainera drogekin lotutako hainbat eskandalutan nahastua).

Ohorezko sariak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • 1864ko otsailaren 12a - Maria Luisa Erreginaren Dama Nobleen Ordenako dama. (Espainiako Erresuma).
  • Teresaren Ordenako ohorezko dama. (Bavariako Erresuma)
  • Victoria erreginaren Urrezko Jubileuaren oroitzapenezko Dominarekin apaindua (urrezkoa).[15][16]
Eulalia Borboikoaren armarria, Galierako infanta eta dukesa gisa
Eulalia Borboikoaren armarria infanta alargun gisa

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b Campo, Carlos Robles do. (2009). «Los Infantes de España tras la derogación de la Ley Sálica (1830)» Anales de la Real Academia Matritense de Heráldica y Genealogía (12): 329–384. ISSN 1133-1240..
  2. «Acta del nacimiento y presentación de S. A. R. la Serenísima Infanta de España.» Gaceta de Madrid 13 de febrero de 1864.
  3. «Mayordomía Mayor de S. M.- Acta del bautizo de S. A. R. la Serma. Sra. Infanta Doña María Eulalia Francisca de Asís» Gaceta de Madrid 14 de febrero de 1864.
  4. «Real decreto prestando el Real consentimiento para que la Infanta Doña María Eulalia contraiga matrimonio con el Infante D. Antonio María de Orleans y Borbón.» Gaceta de Madrid 5 de diciembre de 1885.
  5. La boda de la infanta doña Eulalia. 5 de marzo de 1886, 3 or..
  6. La boda de Su Alteza la Infanta doña Eulalia. 6 de marzo de 1886, 1-2 or..
  7. «Real decreto disponiendo que el Príncipe ó Princesa que dé á luz la Infanta Doña María Eulalia goce las prerrogativas de Infante de España» Gaceta de Madrid 12 de noviembre de 1886.
  8. «Acta del nacimiento y presentación del Infante que ha dado á luz S. A. R. la Serma. Sra. Doña Marñía Eulalia, Infanta de España.» Gaceta de Madrid 14 de noviembre de 1886.
  9. «Real decreto disponiendo que el Príncipe ó Princesa que diere á luz la Infanta Doña María Eulalia Francisca de Asis goce las prerrogativas de Infante de España.» Gaceta de Madrid 5 de noviembre de 1888.
  10. «Acta de nacimiento y presentación del Infante que ha dado á luz la Infanta Doña María Eulalia.» Gaceta de Madrid 7 de noviembre de 1888.
  11. «Real decreto disponiendo que el Príncipe ó Princesa que diere á luz la Infanta Doña María Eulalia, en su próximo parto, goce de las prerrogativas de Infante de España.» Gaceta de Madrid 13 de marzo de 1890.
  12. «Real decreto poniendo en conocimiento que S. A. R. la Infanta Doña Eulalia ha dado á luz una Infanta, á las siete menos cuarto, en estado de asfixia, á la que no ha sido posible volverla á la vida, á pesar de todos los esfuerzos hechos para conseguirlo.» Gaceta de Madrid 13 de marzo de 1890.
  13. «Eulalia de Borbón y Borbón | Real Academia de la Historia» dbe.rah.es.
  14. Réquiem por una hija de Isabel II. 15 de marzo de 1958, 14-21 or..
  15. Lord Chamberlain’s Office, December 31, 1888. 5 de enero de 1888, 129 or..
  16. Lord Chamberlain’s Office, December 31, 1888. 5 de enero de 1888, 101 or..

Bibliografia eta iturriak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • García Luapre, Pilar: Eulalia de Borbón, Infanta de España: bere memorietan esan ez zuena. Madril: Literatur Konpainia 1995 (ISBN 84-8213-021-8)
  • García Rodríguez, José Carlos: El infante maldito. La biografía de Luis Fernando de Orleans, el más depravado príncipe Borbón. Bartzelona: Espasa (ISBN 84-670-0428-1)
  • Mateos y Sáinz de Medrano, Ricardo: Eulalia de Borbón. L'enfant terrible. Madril: Alberdi Ediciones, 2014 (ISBN 978-84-617-0665-5)
  • Zavala, José María: La infanta republicana. Bartzelona: Plaza eta Janés 2008
  • Comtesse de Ávila: Au fil de la vie. Paris: Société française d'imprimerie et de librerie 1911
  • Memorias de doña Eulalia de Borbón, Infanta de España. Sarrera: Alberto Lamar Schweyer. Bartzelona: Editorial Juventud ed. 1958ko uztaila, "Z bilduma", 44. zk. Berrargitaratua; Bartzelona: Editorial Juventud, 3. ed. 1987 (ISBN 84-261-0339-1)
  • Memorias. Madril: Castalia argitaletxea 1991 (ISBN 84-7039-626-9)
  • Cartas a Isabel II, 1893: mi viaje a Cuba y Estados Unidos. Bartzelona: Editorial Juventud 1949
  • Eulalia de Borbón, la Infanta incómoda: Historiaren erretratuak
  • Chirac vende el histórico Palacio de Castilla en París , Diario ABC, 2007ko otsailaren 10a
  • Urgoiti, Miren: "Eulalia de Borbón, Expósita"

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]