Eulemur

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Eulemur
Eulemur mongoz (male - face).jpg
Sailkapen zientifikoa
Erreinua Animalia
Filuma Chordata
Klasea Mammalia
Ordena Primates
Familia Lemuridae
Generoa Eulemur
Espezieak

Eulemur (grekeraz: benetako lemurrak) Lemuridae familiako primate genero bat da. Madagaskarren baino ez dira bizi. Euren larrua marroia-arrea da eat horregatik batzuetan lemur marroi izena ematen zaie. Batzuetan dimorfismo sexuala egoten da kolorazioan. 30etik 50 zentimetrora neurtzen dute eta isatsa gorputza baino nabarmenki handiagoa da. 2tik 4 kilogramora arteko pisua dute.

Egunez bizi dira, baso zein oihanetan gehienak eta batzuk baso lehorretan. Lurrean mugitzen direnean lau hanken gainean egiten dute. Batez ere loreak, fruituak eta hostoak jaten dituzte. Batzuetan intsektuak ere jaten dituztela ikusi da.

Haurdunaldiak 125 egun irauten ditu eta kumaldia udan zehar edo udazkenaren hasieran izaten da. Normalki bi kume izaten dituzte kumaldiko. Kumeak helduak dira 18 hilabeterkin eta euren bizi-itxaropena 18 urtekoa da.

Sailkapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Eulemur Aldatu lotura Wikidatan