Eumenes I.a

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Eumenes I.aren txanpona. Frantziako Liburutegi Nazionala. Paris.

Eumenes I.a Pergamokoa (K. a. 241ean hila), atalidar dinastiaren sortzailea izan zen Fileteroren anaia Eumenesen semea zen. Eumenes I.a, Fileteroren seme adoptiboa eta oinordekoa izan zen, eta hau hil zenean hartu zuen Pergamoko tronua, K. a. 263an, Eumenes bera hil zen arte, K. a. 241ean.

Teorikoki Seleuzidar Inperioaren mende zegoen arren, Pergamok, autonomia handia izan zuen Fileterorekin. Hala eta guztiz ere, tronura iritsi zenean, Eumenes matxinatu egin zen, beharbada Egiptoko faraoia zen Ptolomeo II.aren laguntzarekin, eta Antioko I.a Soter seleuzidar erregea garaitu zuen Lidiako hiriburu zen Sardesetik gertu, K. a. 262an. Honela, Pergamo askatu eta bere lurraldeak nabarmen hedatu ahal izan zituen, baita iparraldean goarnizioak ezarri ere, Ida mendian, Filetero deitua, bere aita adoptiboagatik, eta ekialdean, Tiatiratik iparrekialdera, Lykus ibaiaren iturburutik gertu, bere aitonagatik Atalea deitua. Bere kontrola, Kaiko ibaitik hegoaldera hedatzea ere lortu zuen, Cyme golkoraino.

Seleuzidarren aurkako matxinadaren ondoren, Eumenesen garaian Pergamorekin lotutako ondorengo etsaitasunen berririk ez dago, Seleuzidar eta Ptolomeotarren arteko gatazka amaitu ez zen arren, galaziarrak, eskualdea etengabe arpilatzen ari ziren arren. Eumenes, Pergamo, galaziarren erasoetatik aske mantentzeko gai izan bazen, ziuraski, zeozer ordaindu zielako izango zen.

"Errege" titulurik sekula erabili ez zuen arren, Eumenesek, boterea, errege bezala erabili zuen. Bere oinordekoa, Atalo I.a Soter izan zen.


Aurrekoa
Filetero
Pergamoko erregea
K. a. 263-K. a. 241
Ondorengoa
Atalo I.a

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Eumenes I.a