Edukira joan

Eunice White Beecher

Wikipedia, Entziklopedia askea
Eunice White Beecher

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakEunice White Bullard
JaiotzaWest Sutton Historic District (en) Itzuli1812ko abuztuaren 26a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaStamford1897ko martxoaren 8a (84 urte)
Hobiratze lekuaGreen-Wood hilerria
Familia
Ezkontidea(k)Henry Ward Beecher  (1837ko abuztuaren 3a -
Seme-alabak
Jarduerak
Jarduerakidazlea

Find a Grave: 10004608 Edit the value on Wikidata

Eunice White Beecher, jaiotzez Bullard (Sutton, 1812ko abuztuaren 26aStamford, 1897ko martxoaren 8a), A Minister's Wife izengoitiaz ere ezaguna, estatubatuar idazlea izan zen[1].

Artemas Bullard doktorearen eta Lucy Maria Whiteren alaba, Eunice White Bullard Massachusettsko Sutton herrian jaio zen 1812ko abuztuaren 26an[2] eta Hadleyn ikasi zuen. 1837an Henry Ward Beecher elizgizon protestantea 1837an Lawrenceburgera (Indiana) joan zenean, aldi baterako ekialdera itzuli zen Eunicerekin ezkontzeko, ezkon-hitza eman eta zazpi urte baino beranduago[1].

Beecherrek hainbat aldizkaritan kolaboratu zuen, batez ere etxeko gaiak jorratuz, eta bere artikulu batzuk liburu moduan argitaratuak izan ziren. Ezkontzaren lehen urteetan izandako gaixotasun luze batean, oroitzapen sorta bat idatzi zuen, 1859an From Dawn to Daylight: A Simple Story of a Western Home izenburuarekin eta A Minister's Wife izengoitiarekin argitaratua. Gainera, beste liburu batzuk idatzi zituen: Motherly Talks with Young Housekeepers (New York, 1873), Letters from Florida (1878), All Around the House; or, How to Make Homes Happy (1878) eta Home (1883)[1].

Connecticuteko Stamford hirian hil zen 1897ko martxoaren 8an[1].

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b c d (Ingelesez) Brainard, Charles Rollin. (1900). Wilson, James Grant; Fiske, John eds. «Beecher, Lyman» Appletons' Cyclopædia of American Biography (New York: D. Appleton) (Noiz kontsultatua: 2024-10-19).
  2. (Ingelesez) «Sutton Births» Vital records of Sutton, Massachusetts, to the end of the year 1849. Worcester: Franklin P. Rice, 25 or..

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Biografia
Massachusetts
Artikulu hau Massachusettsko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.