Eunice de Souza
| Eunice de Souza | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Pune, 1940ko abuztuaren 1a |
| Herrialdea | |
| Bizilekua | Mumbai |
| Heriotza | Mumbai, 2017ko uztailaren 29a (76 urte) |
| Hezkuntza | |
| Heziketa | Mumbaiko Unibertsitatea Marquette University (en) |
| Hizkuntzak | ingelesa |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | idazlea, antzerki aktorea, antzerki zuzendaria, katedraduna, literatura-kritikaria, haur literaturaren idazlea, poeta eta eleberrigilea |
| Genero artistikoa | olerkigintza |
| Ideologia eta sinesmenak | |
| Erlijioa | katolizismoa |
Eunice de Souza (Pune, 1940ko abuztuaren 1a – Mumbai, 2017ko uztailaren 29a) indiar poeta, literatura kritikaria eta eleberrigilea izan zen.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Punen jaio eta hazi zen 1940ko abuztuaren 1ean, Goako familia katoliko batean.[1] Hiru urte zituela hil zitzaion aita.[2] Ingeles literatura ikasi zuen eta master bat egin zuen Marquette Unibertsitatean[3] Wisconsinen, eta doktoretza bat Mumbaiko Unibertsitatean.[2]
Literatura ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ingeles Hizkuntza irakatsi zuen Mumbaiko St. Xavier's Collegen, eta Ingeles departamentuko burua izan zen erretiroa hartu zuen arte.[2]
Bere lehen poema-bildumak, Fixek (1979), ingelesez idatzitako Indiako poesiako ahots garrantzitsuenen artean kokatu zen.[4] Haren poemek feminitateak dakarren galera, alienazioa eta isolamendua esploratzen dituzte.[2]
Ithaka antzerki jaialdi ezagunean parte hartu zuen, Xavier’s Collegek antolatua.[2]
The Oxford India Anthology of Twelve Modern Indian Poets (1992) liburuan sartu zen emakume bakarra izan zen. Oxford University Pressek argitaratutako Nine Indian Woman Poets antologia argitaratu zuen, eta Indiako emakumeek historian zehar idatzitako olerkiei buruz zuen ikuspegia ere argitaratu zituen.[2]
Bere lehen eleberria, Dangerlok, 2001ean argitaratu zen. Haurrentzako lau liburu ere idatzi zituen. Poesiaz eta fikzioaz gain, antologia ugari argitaratu zituen Souzak, eta Mumbai Mirror taldearentzat zutabe bat idatzi zuen astero. Anthology of Contemporary Indian Poetry liburuan ere ageri da haren poesia.[5]
Mumbain hil zen, 2017ko uztailaren 29an, 76 urte zituela.[6]
Lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Poesia
- Fix (1979)
- Women in Dutch Painting (1988)
- Ways of Belonging (1990)
- Selected and New Poems (1994)
- A Necklace Of Skulls (2009)
- Learn from the Almond Leaf (Poetrywala, 2016)
Eleberriak
Elkarrizketak
- Conversaciones con poetas indios (OUP, 2001);ISBN 978-0-19-564782-2
Antologiak
- Nine Indian Women Poets: An Anthology (OUP, 2001); ISBN 978-0-19-565847-7
- 101 Folktales From India (2004)
- Purdah: An Anthology (OUP, 2004); ISBN 0-19-566661-5
- Women's Voices: Selections from Nineteenth and Early Twentieth Century Indian Writing in English. (Co-edited with Lindsay Pereira, OUP, 2004); ISBN 978-0-19-566785-1.[9]
- Early Indian Poetry in English: An Anthology 1829-1947 (OUP, 2005); ISBN 978-0-19-567724-9.[10]
- The Satthianadhan Family Album (Sahitya Akademi, 2005).[11]
- These My Words: The Penguin Book of Indian Poetry (co-edited with Melanie Silgardo, Penguin 2012)
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «EUNICE DE SOUZA» arlindo-correia.com.
- ↑ a b c d e f Agarwal, Khushi. (2019-11-20). «Eunice De Souza: The Woman Who Dominated The Poetry Skyline | #IndianWomenInHistory» Feminism in India.
- ↑ The Wondering Minstrels (Poet). .
- ↑ «Eunice de Souza's Learn from the Almond Leaf proves again, her importance as a poet» Firstpost 2016-10-08.
- ↑ Anthology of Contemporary Indian Poetry. BigBridge.Org.
- ↑ Remembering Aunty Nonie. 2020-07-29.
- ↑ The Hindu : The swirl and the sprawl. .
- ↑ Aradhika Sekhon. (2003). Life, love, loss and laughter. .
- ↑ «Rediscovery of formidable voices from the past - Times Of India» web.archive.org 2012-10-14.
- ↑ «The Hindu : Literary Review / Book Review : Recovery and recognition of a literary past» web.archive.org 2006-02-27.
- ↑ «The Hindu : Literary Review / Columns : The writings of another literary family» web.archive.org 2007-09-30.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Indian English literature: Eunice de Souza - Critical Biography
- Mumbai Mirror-en asteroko zutabea
- Poemak (ingelesez) eta iruzkinak (portugesez)
- A Critical Biography by Saradindu Bhattacharya