Edukira joan

Euphorbia helioscopia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Euphorbia helioscopia
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaMalpighiales
FamiliaEuphorbiaceae
LeinuaEuphorbieae
GeneroaEuphorbia
Espeziea Euphorbia helioscopia
Linnaeus, 1753

Euphorbia helioscopia edo esne-belarra[1] Euphorbiaceae familiako landare belarkara da.

Hari darion esnearengatik sendabelar gisa erabili izan bada ere oso toxikoa da.

Lineok deskribatu zuen Zientziarako 1753. urtean Species Plantarum liburuan.[2]

Euskaraz Euphobia generoko landare guztiei esaten zaie esne-belar[3], hala ere Euskal Herrian ohikoena izateagatik espezie honek ere esne-belar izena du.[1]

40 cm arteko zurtoin bakarra du. Zurtoina tentea eta sendoa da, eta iletxo gorrixkak ditu, 1'5 mm-koak. Hostoak txandakatuak dira, obobatuak, kamutsak eta kanpoaldean pixkat zerratuak.[4]

Loreak infloreszentziatan multzokatzen dira, kopa itxurako inbolukrua osatuz.[4]

Fruitua 4 mm-ko kapsula bat da.[4]

Eguzki zalea da eta leku nitrifikatuetan hazten da, hainbat aletako multzoak osatuz. Gizakiaren eragin handia duten eremuetan ohikoa da; bide ertzetan, ongarrituriko zelaietan, bertan behera utzitako tokietan... 1.500 metro arteko altueratan ikusten da.[4]

Urteroko landarea da, hau da, urtebeteko zikloa betetzen du. Urtarrila eta maiatza artean loratzen da.[4]

Ohar medikoa
Ohar medikoa
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.

Esne-itxurako izerdia du, hortik datorkio izena. Esne-hori toxikoa da gizatiarentzat, ukitzen duen atala erre egiten du. Hori baliatzen da hain zuzen azalean ateratzen diren garatxoak eta kozkorrak erretzeko. Horretarako esnea ozpinarekin nahastu eta horretan blaituriko oihaltxo bat garatxoan jartzen da gau osoz.[1]

Duen toxikotasunarengatik kontuz ibili behar da landarea jasotzerakoan eta hura manipulatzen ibili ondoren eskuak ongi garbitu behar dira.[1]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. 1 2 3 4 «ESNE-BELARRA» Argia (kontsulta data: 2025-03-06).
  2. ↑ «Tropicos» www.tropicos.org (kontsulta data: 2025-03-06).
  3. ↑ «Bilaketa orokorra» www.euskaltzaindia.eus (kontsulta data: 2025-03-06).
  4. 1 2 3 4 5 (Gaztelaniaz) Valderrey, Juan Luis Menéndez. «Euphorbia helioscopia L.» Naturaleza y turismo (kontsulta data: 2025-03-06).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]