Eureka! Zientzia Museoa
Eureka! Zientzia Museoa | |
---|---|
Kokapena | |
Herrialdea |
![]() |
Probintzia |
![]() |
Udalerria | Donostia |
Koordenatuak | 43° 17′ 26″ N, 1° 59′ 03″ W / 43.29053°N,1.984179°WKoordenatuak: 43° 17′ 26″ N, 1° 59′ 03″ W / 43.29053°N,1.984179°W |
Herrialdea |
![]() |
Hiria |
![]() |
Helbidea |
Mikeletegi Pasealekua, 43-45 Donostiako Teknologi Parkea, Donostia |
Postakodea | 20009 |
Irekitze data | 2001 |
Telefono zenbakia | 943012478 |
Posta elektronikoa | eureka@eurekamuseoa.es |
Oharrak | http://www.eurekamuseoa.es/ |
Eureka Zientzia Museoa, Kutxa Fundazioaren gizarte-ekintzakoa, gure gizartearen zerbitzura dagoen kultura- eta hezkuntza-baliabide bat da. Donostiako Miramongo Parke Teknologikoan kokatua, ingurune natural batean[1].
Eureka! Zientzia Museoa museo interaktibo edo elkarreragilea da; informazioa era ludiko eta irakasgarrian aurkezten da bertan, komunikazio-estilo berriarekin, objektuak manipulatuz eta esperimentuak eginez[2].
Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Museoak zientziaren eta teknikaren munduari buruzko jardueretan parte hartzeko ingurune suspergarria eskaini nahi du. Zientzia-dibulgaziorako zentroa dela esan daiteke, adin guztietarako egokia, zientzia-printzipioak ulertzeko hezkuntza-programen osagarria, baita familia eta gizabanakoentzako baliabide bat ere beren aisialdirako, garapen pertsonalera zuzendua[2]. 8.000m2-ko azalera hartzen du[3].
Atalak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Erakusketa iraunkorrak:
- Hipatia: zientziaren hainbat eremu ikus daitezke bertan. 8 areto tematikotan banaturiko 170 modulu elkarreragile baino gehiago ditu.
- Animalia: 260 m2ko instalazio honetan hiru ingurugiro daude birsortuta: tropikoetako oihana, basamortua eta itsasoa, itsas putzu baten bidez. Giro berezi hauetan bisitariek hainbat animalia ezagutuko dituzte, ekosistema bakoitzaren ordezkariak.
- 3D Planetariuma: 142 posturekin, oso tresna erabilgarria da astronomia irakasteko, baita murgiltze-zinemaren proiekzio ludikoagoak eskaintzeko ere. Sky Skan software digitala du[4].
- Behatoki astronomikoa: Foucaulten pendulua, eta gainera askotariko animazioak eta ikuskizunak, eta zonalde ludikoago bat simulagailuekin.
- Kanpoko lorategietan maketa-multzo bat (Gipuzkoako ondare-eraikinei dagozkienak), baita mini lorategi botanikoa eta doako aparkalekua ere.
- Txikiklik: 4 eta 9 urte arteko haurrentzako eremua[3].
Ordutegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Astelehenetik ostiralera 10:00-19:00 (uztaila eta abuztuan 20:00ak arte). Larunbata, igande eta jai egunetan: 11:00-20:00[5]
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Eureka! Zientzia Museoaren webgunea (Gaztelaniaz)
- http://www.kutxa.eus/eu/
- ↑ (Gaztelaniaz) «Eureka! Zientzia Museoa, el museo de la ciencia.» Turismo País Vasco 2019-02-22 Noiz kontsultatua: 2019-11-16.
- ↑ a b «Nor gara» www.eurekamuseoa.eus Noiz kontsultatua: 2019-11-16.
- ↑ a b «Eureka! Zientzia Museoa - Guía de Ocio de Gipuzkoa - Gipuzkoako Aisialdi Gida» www.kulturweb.com Noiz kontsultatua: 2019-11-16.
- ↑ «Eureka! Zientzia Museoko Planetariuma - Guía de Ocio de Gipuzkoa - Gipuzkoako Aisialdi Gida» www.kulturweb.com Noiz kontsultatua: 2019-11-16.
- ↑ https://www.veiss.com,+Veiss Comunicación S. L. |. «Eureka Zientzia Museoa | Donostia / San Sebastián | GIPUZKOA / GUIPUZCOA | Euskadiko Nekazalturismo eta Landa-etxeak | Nekazalturismoa Elkartea» www.nekatur.net Noiz kontsultatua: 2019-11-16.[Betiko hautsitako esteka]