Eurialo (gaztelua)

Koordenatuak: 37°05′28″N 15°13′22″E / 37.091181°N 15.222759°E / 37.091181; 15.222759
Wikipedia, Entziklopedia askea
Eurialo gaztelua
Datuak
Estatu burujabe Italia
Eskualdea Sizilia
Free municipal consortiumFree Municipal Consortium of Syracuse
Italiako udalerriSirakusa
Eskualdea Sizilia
Koordenatuak37°05′28″N 15°13′22″E / 37.091181°N 15.222759°E / 37.091181; 15.222759
Map
Azalera9.0×10−5 km²


Eurialo (antzinako grezieraz: Εὐρύαλος, Euryalos) Epipoletan kokaturiko Sirakusako gotorleku bat zen. Honen hondakinek oraindik diraute. Epipolak ordokia estutzen da istmo mehe bat osatu arte. Itxura honek tokiari Eurialo izena eman zion, hau da “iltze zabala”. Dionisio I.ak agindu zuen lehenengo gotorlekua eraikitzea, oraindik ere Eurialo gaztelua izenarekin ezagutzen dena. Gotorleku honen hondarrak Hieron II.aren garaikoak dira. Honek Arkimedesen iradokizun teknikoak gauzatu zituen. Horiek ziren heldu zaizkigun defentsarako lan konplexuenak. Instalazio horiek poliorzetika[1] helenistikoaren estadiorik aurreratuena da, zeinak Filon Bizantziokoari esker ezagutzen ditugun, Arkimedesen garaikidea zen idazle bat. Gotorlekuaren aurrean hiru lubanarro zeuden. Hauen jarraian, harlanduzko hiru pila handiek zubiari eusten zioten, korridore batek erdiko bastioiari lotzen zuena. Erdiguneko bastioia hiruangeluzko fatxada batez eraikita zegoen. Geroago, honen lekuan bost dorre eraiki ziren balistak kokatzeko. Atea hiru murru-aurrekin babestuta zegoen. Guneko atala erakin irregular bat zen eta honen ostean, beste trapezoidal-sektore bat, baliteke kuartelak izatea. Hasieran, sarrera hirukoitza zen baina beranduago erdiko atea ixtean bikoitza bilakatu zen. Hiru zeharkako harresi eraiki ziren sarrerako bidea bihurria egiteko. Atearen hegoaldean beste gotorleku trapezoidal bat dago, dorre erraldoi batekin. Indusketei esker pentsatzen da katapulta handi bat zegoela, errailen gainean gurpilen bidez mugiturik. Eurialo gotorlekuak galeriak eta igarobideak zituen defendatzaileak alde batetik bestera joateko, kanpotik ikusiak izan gabe. Eraikuntzaren azken fasea (kanpoko lubanarroa, erdiko lubanarroa eta haren galeria, eta tunela erdiko lubanarroaren galeria eta ateko patio-aurrea komunikatzen zuena) bukatu gabe gelditu zen, beraz, Marko Klaudio Martzelok Sirakusa konkistatu (K.a. 211) baino lehenagokoa da.

Oharrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Hiriak setiatzeko teknika

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]