Eurikor

Wikipedia, Entziklopedia askea
Eurikor

Eurikor (orduko grafiaz Eouricor, frantsesez Pluviôse) errepublikar egutegiko bosgarren hila da.

Gregoriotar egutegira ekarrita, urtarrilaren 20tik otsailaren 18ra irauten du gutxi gorabehera, urtearen arabera. Aquarius zeinuaren aldiarekin ia bat dator.

Jatorrian «sarri izaten diren euritik dator, gehienbat urtarriletik otsailera izaten baita», egutegia taxutzeko batzordearen izenean biltzar nazionalari Fabre d'Églantinek aurkeztutako txostenean ageri denez. Euri garai hori, ordea, Frantzian izaten da gehienbat urte sasoi horretan, eta errepublikar egutegia unibertsala izatea lortzeko asmoaren aurka doa hori.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]