Edukira joan

Euritan dantzan (abestia)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Euritan dantzan (abestia)
Gatiburen musika-lana
Egilea(k)Gatibu
Argitaratze-data2014
Ezaugarriak
Hizkuntzaeuskara eta bizkaiera
DiskoetxeaGatibu
Tonoami minor eta Sol maior
Deskribapena
Honen parte daEuritan dantzan (albuma)
HitzakGatibu
Bestelako lanak
MusikagileaGatibu

Euritan dantzan Gatibu taldearen abestia da. 2014an bere kabuz argitaratu zuen izen bereko Euritan dantzan albumean. Hitzak ere taldearenak dira.[1][2]

Euritan dantzan album hori Gatibu taldeak argitaratutako rock estiloko seigarren diskoa da. Muxikako (Bizkaia) Muxikon estudioan grabatua, nahasia eta masterizatua 2014ko iraila eta urria bitartean, eta urte horretan bertan kaleratua. Haimar Arejitak Iñigo Etxebarrieta «Pitu»ren laguntzaz ekoitzia.[3]

Abestiaren estrofak Mi minor tonalitatean daude, eta errepikatzen den leloa Sol maior tonalitatean.

Xelebrekeri bat, jolas bat, une magiko bat. Normalean euria ari denean ez dugu busti nahi, aterkia zabaldu, txanoa jantzi edo aterpean babestu nahi dugu. Euripean bustiz gero, hoztu eta gaixotzeko beldur garenez gehienetan ez dugu busti nahi. Baina batzuetan giro onean gaudela, txantxetan-edo, plazer berezia da euripean dantza egitea, nahita bustitzea. Une magiko horietako bat deskribatzen du abestiak. Giro onean "bihurrikeriak" egiten ditugunean une onak dira "euritan dantzan" abesteko, batez ere euria bada.[4][5]

Hau da abestiaren zati ezagunena:[6]

Jatorrizko hitzak bizkaieraz Euskara idatzi batuaz edo

[...]

Dantzan kalien

danak begire

dantzan kalien.

Eurixe da, ah, ah!

eurixe da, ah, ah!

Zaparrada goitik behera

ta saltoka potxingoan

aske sentitzen naz ni

busti-bustitte.

Ta ur tantak goitik behera

[...]


[...]

Dantzan kalean

denak begira

dantzan kalean.

Euria da, ah, ah!

euria da, ah, ah!

Zaparrada goitik behera

ta saltoka potxingoan (putzuan)

aske sentitzen naiz ni

busti - bustita.

Eta ur tantak goitik behera

[...]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «Euritan dantzan» www.badok.eus (kontsulta data: 2025-02-07).
  2. «Euritan Dantzan» YouTube (kontsulta data: 2025-02-07).
  3. Hamaika Telebista. (2020-04-17). MusikaZuzenean TB #97: Gatibu diskografia. (kontsulta data: 2025-02-08).
  4. Gatibu. (2015-06-26). Gatibu - Euritan dantzan [Athletic Hiria 2015 | Making of. ] (kontsulta data: 2025-02-07).
  5. «Euritan Dantzan kantaren bertsio hunkigarria abestu du Gatibuk Miribillako Bilbao Arenan» EITB 2022-11-26 (kontsulta data: 2025-02-07).
  6. kantari. (2015-12-17). «Euritan dantzan, letra» Kantari Debagoienean (kontsulta data: 2025-02-07).

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]