Euro

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Euro
ευρώ (greziera)
Euro symbol gold.svg
Euroaren sinboloa
ISO Kodea: EUR
Estatua(k):
Eurogunea: Alemania, Austria, Belgika, Zipre, Eslovenia, Eslovakia, Espainia, Estonia, Finlandia, Frantzia, Grezia, Irlanda, Italia, Malta, Letonia, Luxenburgo, Herbehereak eta Portugal.
Besteak: Andorra, Vatikano Hiria, Kosovo, Monako, Montenegro eta San Marino.
Lurraldeak: Guiana, Saint Pierre eta Mikelune, Guadalupe, Martinika, Mayotte, Reunion eta Akrotiri eta Dhekelia
Ikurra:
Frakzioa: 100 cent
Txanponak: 1, 2, 5, 10, 20, 50 cent eta 1€, 2€
Billeteak: 5€, 10€, 20€, 50€, 100€, 200€, 500€
Diru Aldaketa:
2008-07-19
1 EUR = 1.58474 USD
Bankua: Europako Banku Zentrala
Aldaketa

Euroa (EUR edo ) Europar Batasuneko hogeitazazpiko, hamasei estatuen diru ofiziala da. EBko estatu ez diren Andorra, San Marino, Vatikano Hiria, Monako eta Montenegron ere diru ofiziala da euroa. Bosnia eta Bulgarian ere, ofiziala ez bada ere, euroa erabiltzen da.

Euroa duten estatuen guneari "Eurogunea" deritzo, hau da, Alemania, Austria, Belgika, Eslovakia, Eslovenia, Espainia, Estonia, Finlandia, Frantzia, Grezia, Irlanda, Italia, Malta, Letonia, Luxenburgo, Herbehereak, Portugal eta Zipre osatzen duten eremua.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euroa 100 ehunetakotan zatitzen da. Europar Batasuneko agiri ofizialetan euro eta cent erabiltzen da, beti singularran.

Billeteak (5, 10, 20, 50, 100, 200 eta 500) hamabietako herrientzat berdinak dira. Txanponak ordea (1, 2, 5, 10, 20 eta 50 ehunetakoak eta 1 eta 2 eurokoak) aurrealde berdina dute baina atzealdea herrialde bakoitzean berezia da.

Txanponak, Estatu bakoitzean atzealde ezberdina du.

Billeten disenua Robert Kalinarena da, Austriako Banketxe Nagusikoa. Txanponen aurrealde arruntaren disenua Luc Luycxren lana da, Belgikako Errege Txanpon Fabrikakoa.

Euroa ECUren ondorengoa da, Europako Diru Unitatea (European Currency Unit).

Ikurrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euro ikurra, Europako Batzordeak disenatua, epsilon (ε) greko hitzaren arabera eginda dago. E Europako iniziala zelako aukeratu zen. Bi marrak, euroko egonkortasunari buruz dio.

Euroko nazioarteko txikigarria EUR da, eta Normalizaziorako Nazioarteko Organizazioak erregeistratu du ISO;

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1 Euro (€) Lehen Txanpona
13,7603 Txelin austriar (ATS)
40,3399 Belgikar libera (BEF)
1,95583 Marko alemaniar (DEM)
166,386 Espainiar pezeta (ESP)
5,94573 Marko finlandiar (FIM)
6,55957 Frantziar libera (FRF)
0,787564 Irlandar libra (IEP)
1936,27 Italiar lira (ITL)
0,702804 Lat letoniarra (LVL)
40,3399 Luxenburgotar libera (LUF)
2,20371 Herbeheretar florina (NLG)
200,482 Ezkutu portugaldar (PTE)
340,750 Greziar drakma (GRD)
239,640 Tolar esloveniar (SIT)
30,1260 Eslovakiar koroa (SKK)

Dibisa hasi zen ofizialez 1999ko urtarrilaren 1ean, hamaika herrialdeen artean, euro-gunea: Alemania, Austria, Belgika, Espainia, Finlandia, Frantzia, Irlanda, Italia, Luxenburg, Herbehereak eta Portugal. 2001eko urtarrilaren 1an Grezia erantsi zen euro-gunera eta 2007ko data berean, Eslovenia. Hala ere, txanponak eta billeteak egiteko denbora behar zen eta lehen txanponak bizi ziren bere herrietan, bere kotizazio galdutaz, ordaintzeko modura 2002ko urtarrilaren 1era, eurokoak aldatu zirenean. Euro eta lehengo dirua elkarrekin bizi izan ziren hilabete batzuk, hau askenen bizitza amaitu arte.

Danimarka, Erresuma Batua, Errumania, Bulgaria, Polonia eta Suediak ez dute euroa onartu oraindik.

2002ko uztailan, euroak estatubatuar dolarra gainditu zuen dibisa merkatuan.

2004.eko maiatzean EBean sartu ziren Estatu berriak ez dute oraindik euroa onartu, baina beharreko baldintza ekonomikoak betetzeko asmoa dute, eta aurten urte batuzetarako bere sarrera euro-gunean espero da.

Herri batzuetan 1 cent eta 2 cent txanponak kendu nahi dituzte, zeren eta bere egin-prezioa bere balio-prezioa baina handiagoa da. Susmatu duen irtenbidea: prezioak ez aldatzea baina ordaintzeko unean, prezioak biribiltzea.

2011ko urtarrilaren 1ean Estoniak ere txanpon ofizialtzat hartu zuen. 2014ko urtarrilaren 1ean: Letonia.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Euro Aldatu lotura Wikidatan