Edukira joan

EuroCup Women

Wikipedia, Entziklopedia askea
EuroCup Women
Antolatzailea FIBA
Ibilbidea 2002 -
Eremua Europa mailakoa
Garaipen gehien Errusia Dinamo Mosku (3 Kopa)
Webgune ofiziala

EuroCup Women FIBAk urtero antolatzen zuen saskibaloi txapelketa izan da, Europa mailako emakumezkoen txapelketen artean bigarrena, EuroLeague Women baita garrantzitsuena. 2002-03 denboraldia izan zuen aurrenekoa.

2002an sortu zenean Final Four-a jokatzea erabaki zen. Hiru urteren ondoren ordea egitura aldatu zen eta lehiaketa sistema klasikoa onartu zen. Horrela finala bi partidatara jokatu zen. 2020-21 denboraldian COVID-19 pandemiak azken fasea ez jokatzea eragin zuen eta ondoren Final Four sistemara itzuli zen.

Gaur egun herrialdetako ligetatik 60 talde sartzen dira eta sailkapen fase bat izaten dute taldekako fasera sartzeko. Lau taldetako multzoak eratzen dira ondoren. Haietatik sailkatzen direnek play-offak jokatzen dituzte eta 16 talde sartzen dira azken fasera. Hortik aurrera urkila erako sistema klasikoa erabiliz lau talde iristen dira Final Four-a jokatzera.

DenboraldiaIrabazleaEmaitzaFinalistaEuskaldunak
2002-03Frantzia Pays d'Aix Basket 1380-71Espainia CB Islas Canarias
2003-04Errusia Spartak Saint Petersburg68-64Hungaria Szolnoki MÁV Coop
2004-05Italia Phard Napoli80-71Turkia Fenerbahçe
2005-06Errusia Spartak Mosku80–65 / 72–66Frantzia Pays d'Aix Basket 13
2006-07Errusia Dinamo Mosku74–61 / 76–56Italia Club Atletico Faenza
2007-08Italia Famila Schio87–67 / 78–69Errusia BC Mosku
2008-09Turkia Galatasaray S.K.55–67 / 82–61Italia Taranto Cras Basket
2009-10Grezia Athinaikos65–57 / 53–57Errusia Nadezhda Orenburg
2010-11Israel Elitzur Ramla61–61 / 61–53Frantzia ASPTT Arras
2011-12Errusia Dinamo Kursk55–69 / 75–52Turkia Kayseri Kaski SK
2012-13Errusia Dinamo Mosku66–61 / 70–74Turkia Kayseri Kaski SK
2013-14Errusia Dinamo Mosku97–65 / 61–85Errusia Dinamo Kursk
2014-15Frantzia Villeneuve-d'Ascq64–68 / 73–53Belgika Royal Castors Braine
2015-16Frantzia Tango Bourges Basket51–40 / 54–53Frantzia Villeneuve-d'Ascq]
2016-17Turkia Yakın Doğu Üniversitesi73–69 / 63–58Turkia Bellona AGÜ
2017-18Turkia Galatasaray S.K.90–68 / 65–72Italia Reyer VeneziaGernika, talde fasea
2018-19Errusia Nadezhda Orenburg71–75 / 75–57Frantzia Lattes MontpellierGernika, play-offak
2019-201ez zen amaituGernika, final 1/8[1]
2020-21Espainia Valencia Basket82-81Italia Reyer VeneziaGernika, final 1/16
2021-22Frantzia Tango Bourges Basket74–38Italia Reyer VeneziaGernika, play-offak[2]
TaldeaGaraipenakUrteak
Errusia Dinamo Mosku32007, 2013, 2014
Turkia Galatasaray S.K.22009, 2018
Frantzia Tango Bourges Basket22016, 2022
hainbat1...
TaldeaGaraipenakFinalistak
 Errusia73
 Frantzia44
 Turkia34
 Italia25

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Gaztelaniaz) «El Lointek Gernika se despide de la Eurocup» ElDesmarque Bizkaia 2020-02-26 (kontsulta data: 2022-10-09).
  2. Contra todo y todxs, CBK Mersin 69-40 Lointek Gernika Bizkaia | Gernika KESB. (kontsulta data: 2022-10-09).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]