Artikulu hau Wikipedia guztiek izan beharreko artikuluen zerrendaren parte da

Europa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Artikulu hau Europa kontinenteari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Europa (argipena)».
Europa
Europe orthographic Caucasus Urals boundary.svg
Azalera 10.180.000 km²
Biztanleria 739.165.030 bizt. (2011, 3.a)
Biztanle-dentsitatea 72,5 bizt/km²
Jentilizio europar
Herrialdeak 50
Hizkuntzak aleman, frantses, ingeles, errusiera eta beste asko
Ordu-eremuak UTC-UTC+6
Interneteko TLD .eu (Europar Batasuna)
Hiri nagusiak Istanbul, Mosku, Londres, San Petersburgo, Berlin

Europa kontinentearen mugak hauexek dira: Ozeano Atlantikoa mendebalderantz, Artikoa iparralderantz, Ural mendiak eta Ural ibaia ekialderantz, Kaspiar itsasoa, Kaukaso mendilerroa eta Itsaso Beltza hego-ekialderantz eta Mediterranear itsasoa hegoaldean. Asiarekin batera Europak superkontinente bat osatzen du: Eurasia. Superkontinente horren bostena da Europa. Zabalerari begiratuz gero, Europa munduko bigarren kontinenterik txikiena da, 11.000.000 km² izanik Ozeania baino apur bat handiagoa baita. Biztanle kopuruaren aldetik, berriz, hirugarrena da, Asiaren eta Afrikaren atzetik. Europako biztanleak 2001. urtean 666.498.000 zirela kalkulatu da.

Europari izena ziurki grekotar mitologiako pertsonaia baten izenetik datorkio. Izan ere, Zeusek (zezen baten irudipean) Europa bahitu eta bortxatu egin zuen. Beste azalpen arrunt batek ereb semitikotar hitzetik (ilunsentia esan nahi du) datorkiola dio.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Europako historia»

Historiaurrea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Santimamiñeko margoak, orain dela 13.000 urte ingurukoak

Europan aurkitutako lehenengo hominidoa Georgian aurkitutako Homo erectus georgicus izan zen, orain dela 1,8 milioi urte inguru bertan bizi zena[1]. Espainiako Atapuercan beste giza aztarna batzuk ere aurkitu dira, orain dela milioi urte ingurukoak. Aurkitzaileek Homo antecessor izena eman diete fosil hauei[2]. Neandertaleko gizakia Europan orain dela 230.000 urte inguru agertu zen[3], eta laster hedatu zen kontinente osoan zehar. Erregistro fosiletik orain dela 30.000 urte inguru desagertu ziren, Iberiar penintsulako hegoaldean[4]. Neanderthalek milaka urte eman zituzten Cro-Magnongo gizakiarekin, Europan orain dela 43.000 eta 40.000 urte artean agertu zena, tartean Isturitzen, Nafarroa Beherea[5][6].

Europako Neolitoa, nekazaritza eta abeltzaintza ekarri, herri-sedentarioen kopurua handitu eta eltzegintza ekarri zuen iraultza, orain dela 9.000 urte inguru hasi zen Grezian eta Balkanetan, ziurrenik Ekialde Hurbileko Anatoliatik eragina[7]. Balkanetatik hedatu zen Danubioan eta Rhinean zehar (Banden eltze kultura) eta Mediterraneoko kostan zehar (Kardial kultura). K.a. 4500 eta 3000 urteen artean Neolitoa mendebalderantz eta iparralderantz hedatu zen, kobrezko gailuak egiteko teknologia berria zabalduz. Mendebaldeko Europako Neolitoan ez ziren nekazaritza herri handiak garatu, baina bai itxiturak, tumuluak eta megalitoak[8]. Eltze kordadunen kultura Neolitoaren amaieran eta Kalkolitikoaren hasieran hedatu zen. Garai honetan tenplu megalitiko erraldoiak egin ziren, adibidez Maltako tenplu megalitikoak edo Stonehenge garai honetan eraiki ziren Europako mendebalde eta hegoaldean[9].

Brontze Aroa K.a. 3200.aren inguruan hasi zen Grezian, Kretako Minoar zibilizazioarekin, Europako lehen zibilizazio aurreratua[10]. Minoarren ostean Mizenastar zibilizazioa etorri zen, K.a. 1200 inguruan desagertu zena, Europako Burdin Aroa piztuz[11]. Burdin Aroko kolonizazio nagusiak greziarrek eta feniziarrek egin zituzten, Mediterraneoko hiriak sortuz. Italian eta Grezian K.a. VIII. mendearen inguruan sortu ziren hiriek Antzinaro Klasikoari bidea ireki zioten, askotan Antzinaroko Olinpiar Jokoen hasierarekin irekitzen dena, K.a. 776. urtean[12].

Antzinaroa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Antzinate klasikoa», «Antzinako Grezia» eta «Antzinako Erroma»
Atenasko Partenoia.

Antzinako Grezia Mendebaldeko zibilizazioaren sortzailea izan zen. Mendebaldeko demokraziak eta arrazionalismoa askotan egozten zaizkio Antzinako Greziari. Greziako hiri-estatua, polisa, Grezia klasikoko unitate politiko funtsezkoa zen[13]. K.a. 508. urtean Klistenes Atenaskoak munduko lehen gobernu sistema demokratikoa sortu zuen Atenasen[14]. Greziako ideal politikoak XVIII. mendeko filosofoek eta idealistek berraurkitu zituzten. Antzinako Greziaren ondare kulturala oso handia da: filosofia, humanismoa eta arrazionalismoa Aristoteles, Sokrates eta Platon; historian, Herodoto eta Tuzidides; bertso dramatiko eta narratiboan, Homeroren poema epikoak; draman Sofokles eta Euripidesekin, medikuntzan Hipokrates eta Galenorekin; eta zientzian Pitagoras, Euklides eta Arkimedes[15][16]. K.a. V. mendean Greziako hiri-estatuetako batzuek elkarrekin egin zioten aurre Akemenestar Inperioari Mediar Gerretan, munduaren historiako gertakari garrantzitsuenetako bat[17]. Ondoren, 50 urteko bake egonkorra egon zen, Periklesen Mendea deitzen zaion garaia, Mendebaldeko zibilizazioaren fundaziorako unerik garrantzitsuenetako bat.

Greziaren ostean Antzinako Erroma etorri zen, erromatar zuzenbidean, politikan, hizkuntzan, ingeniaritzan, arkitekturan, gobernuan eta mendebaldeko zibilizazioaren beste eremu askotan eragin zuzena izan zuena[13]. Italiatik abiatuta, K.a. III. mendetik aurrera erromatarrak hedatzen joan ziren, milurtekoaren aldaketarekin batera Europako mendebaldea eta Mediterraneo osoa kontrolpean izan arte. Erromako Errepublika K.a. 27. urtean amaitu zen, Zesar Augustok Erromako Inperioa aldarrikatu zuenean. Hurrengo bi mendeetan pax romana gisa ezagutzen dena hedatu zen, bake, oparotasun eta egonkortasun politiko handiko denbora, Europako leku gehienetan[18].

Inperioa oraindik gehiago hedatu zen, Antonio Pio eta Marko Aurelio enperadoreen gobernupean, denbora luzez iparraldeko mugan zeuden germaniar, pikto eta eskoziarren aurka[19]. Inperioaren gainbehera III. mendean hasi zen, bereziki mendebaldean. Konstantino I.ak Kristautasuna legaleztatu zuen 313. urtean, hiru mendetako jazarpenaren ondoren. Konstantinok hiriburua Erromatik Bizantziora mugitu zuen, 330etik aurrera Konstantinopla izena hartu zuen hiria. Kristautasuna erlijio ofizial bakarra bilakatu zen 380ean, eta 391-392an Teodosiok paganismoa debekatu zuen[20]. Autore batzuek Antzinaroa une horretan amaitzen dela uste dute; alternatiba gisa, 476. urtean Mendebaldeko Erromako Inperioaren erorketan ezarri ohi da garaiaren amaiera gisa, 529an Atenasko Akademiaren itxieran[21] edo Islamaren sorreran VII. mendean.

Goi Erdi Aroa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Europa 650. urte inguruan.
Sakontzeko, irakurri: «Goi Erdi Aroa» eta «Antzinaro Berantiarra»

Antzinako Erromaren gainbeheran zehar, Europan Migrazioen Garaia deitu izan den epe bat ireki zen. Inbasio eta migrazio ugari izan ziren garai honetan, tartean ostrogodoak, bisigodoak, godoak, bandaloak, hunoak, frankoak, angloak, saxoiak, eslaviarrak, abaroak eta bulgariarrak; beranduago iritsi ziren bikingoak, petxenegoak, kumandarrak eta hungariarrak. Berpizkundeko pentsalariek, adibidez Petrarkak, garai honi "Garai Iluna" izena eman zion. Garai honetan isolatutako monasterioak izan ziren leku bakarra aurretiko ezagutza guztia bildu eta gordetzeko; garai honetako oso idazki gutxi mantendu dira, eta garai klasikoko pentsalarien literatura, filosofia, matematika eta beste lan asko galdu ziren, Bizantziar Inperioan gorde ziren bitartean[22].

Erromako inperioa desagertzen joan zen mendebaldean, baina Erromatar tradizioak eta Erromako estatuak aurrera jarraitu zuen greziera hitz egiten zuen Ekialdeko Erromatar Inperioan, Bizantziar Inperio izenarekin. Bere existentziaren zatirik handienean, Bizantziar Inperioa izan zen Europako potentzia ekonomiko, kultural eta militarra. Justiniano I.aak Konstantinoplan agindu zuen bere lehen urrezko aroan: Justinianoren Kodea ezarri zuen, gaur egungo lege-sistema askoren oinarria, Hagia Sophiaren eraikuntza ordaindu zuen eta Kristau eliza estatuaren kontrolpean ezarri zuen[23].

VII. mendetik aurrera Bizantziarrak eta euren mugakide zen Sasandar Inperioa asko ahuldu ziren, bereziki mendeetako Bizantziar-Sasandar gerren ondorioz; arabiar musulmanek ahultasun hori probestu zuten historikoki Erromatar lurraldea izan zen horretan sartzeko, Ekialde Hurbila, eta Ipar Afrikatik Anatoliarako bidea irekiz. VII.mendearen erdialdean musulmanek Persia konkistatu zuten, eta Islama Kaukasoan sartu zen[24]. Hurrengo mendeetan musulmanek Zipre, Malta, Kreta, Sizilia eta Italiako hegoaldea konkistatu zuten. 711 eta 720 bitartean Iberiar penintsula ia osoa musulmanen kontrolpean geratu zen, Asturias eta Euskal Herriko eremuak izan ezik. Lurralde hau, arabierazko Al-Andalus izenpean, Omeiatar Kalifa-herriaren parte bilakatu ziren. 717an Konstantinoplako bigarren setioak ez zuen arrakastarik lortu, Omeiatar dinastia ahulduz eta prestigioa galaraziz. 732an[25][26], Karlosek, 'Martel' gero deituak, aurre egin zion omeiatarren espedizio bati Poitiersen, iparralderako hedapena geldituz[27].

Garai Ilunean zehar, Mendebaldeko Erromatar Inperioa hainbat leinuren eskuetan geratu zen. Germaniar eta eslaviar leinuek euren domeinu propioak eratu zituzten mendebaldeko eta ekialdeko Europan[23]. Ebentualki, frankoak batu ziren Klovis I.aren azpian[23]. Karlomagno, karolingiar dinastiako frankoen erregeak Mendebaldeko Europako zati handiak konkistatu zituen, ahalik eta aita santuak "Germaniar Erromatar Inperio Santuko Enperadore]] izendatu zuen arte. 962an Germaniako Erromatar Inperio Santua eratu zen, azkenik Alemaniako printzerritan zentratu zena, Erdialdeko Europa kontrolatuz[23].

Behe Erdi Aroa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

X. mendean, hala ere, herri migratzaile horiek geldiarazita edo finkatuta zeuden. Hiriak berriro garatu ziren Europa osoan zehar, eta populazioaren gorakadak ez zuen aurrekaririk. Feudalismoaren arabera egituratu ziren gizarteak, Eliza Katoliko Erromatarraren agindu moralaren azpian. Ekialdean, musulmanen presiopean Bizantziar Inperioa gero eta ahulago zegoen. Lurralde Santuak berreskuratzeko asmoz, Gurutzadak burutu ziren. Azkenean, Lurralde Santuak eta Inperioa bera (1456an) musulmanen indarraren azpian geratu ziren.

XIV. mendeko krisialdiaren ostean (Ehun Urteko Gerra eta Izurrite Beltza dira horren isla), erregeen boterea handituz joan zen.

Aro modernoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Europako hiri nagusien populazioa (XVI-XVIII).[28]

Martin Lutherrek hasitako Erreforma Protestanteari esker, Eliza Katolikoaren nagusitasuna kolokan jarri zen. Garai berri horri Pizkundea deitu zitzaion, Antzinateko jakinduria eta estetika berreskuratu zirelako.

Aldi berean, Atlantikoko hainbat herrialdek (Portugalek, Espainiak, Ingalaterrak eta Frantziak, geroago Herbehereek) Europatik kanpo hedatu nahi zituzten bere agindupeko lurraldeak. Amerika 1492an aurkitu zenetik, erresuma horiek saiatu ziren bere kontrolpean ahalik eta lurralde gehien ezartzen. Afrika eta Asia ere europarren helburu militarra izan ziren.

Europan barnan ere borrokak ohikoak izan ziren, XVI. eta XVII. mendeetan erlijio kontuengatik batez ere. Hogeita Hamar Urteko Gerra horietako garrantzitsuena izan zen. Pixkanaka, besteak beste Rene Descartes eta Isaac Newtonen lanei esker, arrazionalismoa eta ilustrazioa (Europak beretzat dituen beste bi ikur) zabaldu ziren, eta, garaiko egoera politikoa irauli zen. Lehendabiziko iraultza Ingalaterrakoa izan zen, baina, eraginengatik, askoz inportanteagoa Frantziakoa izan zen. Horretan, luze iraun zuen feudalismoari amaiera ofiziala eman zitzaion. Ideia berri horiek hedatzeko, Napoleondar Gerrek Europa osoa suntsitu zuten berriro.

Aro garaikidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Batzeko ahalegin horien aurka, nazionalismoa sortu zen Europan XIX. mendean. Horren harira, Alemania eta Italia batu ziren, eta Balkanetan gatazkek etengabeak ziruditen, zenbait herrik independentzia aldarrikatzen baitzuten. Aldi berean, Erresuma Batuan sortutako Industria Iraultza iparraldeko Europan zehar hedatu zen XIX. mendean, une horiek arte ezagutu zen egoera ekonomikoa guztiz irauliz. Bidegabekeria sozialari bukaera eman nahian, Karl Marxek bere teoriak plazaratu zituen, zeinek eragin sakonak izatekoak ziren hurrengo urteetan.

Munduaren jabeak, Europako estatu gehienak, nazionalismoak akuilatuta, nagusitasuna nork zeukan ikusteko borrokatu ziren berriro XX. mendearen hasieran. Lehen Mundu Gerra latz horrek Europako inperioen amaiera ekarri zuen, baita Errusiar Iraultzaren eskutik munduko lehen estatu sozialistaren sorrera ere. Alemaniaren porrotaren eta 1929ko krakaren ondorioz, Adolf Hitlerrek boterea eskuratu zuen Berlinen. Benito Mussoliniren Italian bezala, faxismoa edo, behintzat, autoritarismoa, Europa osoan zehar zabaldu zen.

Faxismoaren aurkako borroka Bigarren Mundu Gerra izan zen. Orduko horren ondorioa Europa bi taldetan (komunista eta kapitalista) banantzea izan zen. Nolanahi ere, Mendebaldeko Europan, horrenbeste elkarren kontrako borroken ondoren, batzeko prozesua hasi zen Europako Batasunaren inguruan. Prozesu hau, komunismoaren erorketaren ostean (1991), ekialdera ere zabaldu da, eta, gaur egun, 28 estatuk osatzen dute.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Europako eskualdeak.
Sakontzeko, irakurri: «Europako geografia»

Europak, munduko bigarren kontinenterik txikiena, 10.530.751 km² area du, hau da %7a.

Geografikoki, Europa, Ozeania bezala, ez da kontinente baizik eta "makro-batasun geografiko" bat, Eurasia kontinentearen beso bat baino ez. Hala ere, ohituraz, kontinente bat izaten jarraitzen du.

Orografiaren ikuspuntutik, kontinenterik lauena da, 230 metrotako altuerarekin. Europako mendirik altuenak Ekialdeko Europan 5.642 metrotako Elbrus (Errusia) eta 5.204 metrotako Shkhara (Georgia) dira eta Mendebaldeko Europan 4.807 metrotako Mont Blanc (Frantzia).

Europako golko eta itsaso nagusiak Bizkaiko golkoa, Ipar itsasoa, Itsaso Baltikoa, Mantxako itsasoa eta Mediterraneo itsasoa (barnean Itsaso Adriatikoa, Egeo itsasoa, Alboran itsasoa, Marmara itsasoa, Itsaso Beltza, Joniar itsasoa eta Tirreniar itsasoa dituena) dira. Bere artean zenbait itsasarte daude: Gibraltar, Dardaneloak, Bosforo, Messina eta Oresund itsasarteak dira.

Kontinenteko penintsula nagusiak Eskandinavia, Iberiar penintsula, Italia, Balkanak, Kola, Jutlandia eta Krimea dira.

Uharte nagusiak honako hauek dira:

  1. Britainia Handia, 218.000 km².
  2. Islandia, 103.000 km².
  3. Irlanda, 83.000 km².
  4. Zembla Berriko Ipar uhartea, 49.000 km².
  5. Zembla Berriko Hego uhartea 33.000 km².
  6. Sizilia, 25.000 km².
  7. Sardinia, 24.000 km².
  8. Zipre, 9.200 km².
  9. Korsika, 8.700 km².
  10. Kreta, 8.300 km².
  11. Seelandia, 7.500 km².
  12. Eubea, 3.900 km²..
  13. Mallorca, 3.600 km².
  14. Malta, 316 km².
  15. Fionia, 3.400 km².
  16. Faroe uharteak, 1.390 km².
  17. Eivissa, 560 km².
  18. Menorca, 690 km².

Europako estatuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Beste estatu baten menpeko lurrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erresuma Batua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Danimarka[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Finlandia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Norvegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Estaturik gabeko nazioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Estaturik gabeko nazioak»

Hiri nagusiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Europako hirigune nagusien zerrenda»
  1. Istanbul 15.029.231 biztanle (2017).
  2. Mosku 12.615.279 biztanle (2019).
  3. Londres 9.126.366 biztanle (2018).
  4. San Petersburgo 5.383.890 biztanle (2019).
  5. Berlin 3.748.148 biztanle (2018).
  6. Madril 3.223.334 biztanle (2018).
  7. Kiev 2.950.819 biztanle (2019).
  8. Erroma 2.857.321 biztanle (2018).
  9. Paris 2.140.526 biztanle (2019).
  10. Bukarest 2.106.144 biztanle (2016).

Kultura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Europako hizkuntzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Europako hizkuntzen mapa.

Literatura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Literatura europarra»

79 europarrek lortu dute Literaturako Nobel Saria, tartean Harold Pinterrek, Elfriede Jelinekek, Imre Kerteszek, Günter Grassek, Jose Saramagok, Wislawa Szymborskak, Jean-Paul Sartrek, Winston Churchillek, Bertrand Russellek eta Rudyard Kiplingek.

Erlijioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Europako erlijio garrantzitsuena kristautasuna da, Behe Erdi Aroko garaiatik. Hiru adar nagusi ditu: katolizismoa, protestantismoa eta eliza ortodoxoa. Protestanteak iparraldean kokatzen dira, ortodoxoak ekialdean eta katolizismoa hegoaldean eta mendebaldean.

Islama Balkanetan dago zerbait hedatuta, XVI. eta XIX. mende bitartean Otomandar Inperioaren mende baitzeuden: Albanian, lehengo Jugoslavian, Bulgarian eta Grezian. Europako Errusiak kontinenteko komunitate musulmanik handiena dauka, Volga erdiko tartarrak eta Kaukasoko talde franko (txetxeniarrak, avararrak, ingushtarrak eta abar) bere baitan edukita. XX. mendeko migrazioak direla medio, Mendebaldeko Europan ere gutxiengo nabarmena bilakatu dira musulmanak.

Juduek historia luzea daukate Europan, baina gutxiengoen erlijioa izanda. Gaur egun Frantzia da Europako herrialde bakarra non judutarren populazioa %1era iristen den. Europako juduek bi adar nagusi dituzte: askenaziak eta sefardiak. Askenaziak VIII. mendean heldu ziren, eta sefardiak Iberiar penintsulan lehenago ere finkatu ziren. XX. mendean Holokaustoak urritu egin zuen judu europarren kopurua, era zuzenean (6 bat milioi hil baitzituzten) edo emigrazioa eraginez.

Garai modernoetan, sekularizazio zabala gertatu da, batik bat XIX. mendeko Frantzian eta XX. mendeko herrialde komunistetan. Gaur egun, sinesmen erlijiosoen maila oso desberdina izan daiteke tokia zein den: Polonian %95 da erlijiosoa, baina %20 besterik ez Txekian. Batez beste, 2005eko Eurobarometroak[30] adierazi zuen europarren %52k jainkoarengan sinesten zuela.

Hedabideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez)  Zollikofer, Christoph; Tvalchrelidze, Merab; Tappen, Martha; Leon, Marcia Ponce de; Nioradze, Medea; Mouskhelishvili, Alexander; Maisuradze, Givi; Ferring, Reid et al. (2002-07-05) «A New Skull of Early Homo from Dmanisi, Georgia» Science (5578): 85–89 doi:10.1126/science.1072953 ISSN 0036-8075 PMID 12098694 . Noiz kontsultatua: 2019-05-04 .
  2.   «ScienceDirect» www.sciencedirect.com doi:10.1016/j.jas.2013.06.013 . Noiz kontsultatua: 2019-05-04 .
  3.   Arsuaga, Juan Luis de. (1998) La especie elegida : la larga marcha de la evolución humana (1. ed. argitaraldia) Temas de Hoy ISBN 8478809090 PMC 39171215 . Noiz kontsultatua: 2019-05-04 .
  4. (Ingelesez)  Sakamoto, Tatsuhiko; Ruiz, Francisca Martinez; Stringer, Christopher B.; Villalpando, Antonio; Valarino, Claire A.; Fuentes, Noemí; Brown, Kimberly; Guzman, Francisco Giles et al. (2006-10) «Late survival of Neanderthals at the southernmost extreme of Europe» Nature (7113): 850–853 doi:10.1038/nature05195 ISSN 1476-4687 . Noiz kontsultatua: 2019-05-04 .
  5. (Ingelesez)  Pääbo, Svante; Viola, T. Bence; Kelso, Janet; Reich, David; Hublin, Jean-Jacques; Slatkin, Montgomery; Higham, Thomas F. G.; Douka, Katerina et al. (2014-10) «Genome sequence of a 45,000-year-old modern human from western Siberia» Nature (7523): 445–449 doi:10.1038/nature13810 ISSN 1476-4687 PMID 25341783 PMC PMC4753769 . Noiz kontsultatua: 2019-05-04 .
  6.   «ScienceDirect» www.sciencedirect.com doi:10.1016/j.jhevol.2011.11.009 . Noiz kontsultatua: 2019-05-04 .
  7.   Borza, Eugene N. (1990) In the shadow of Olympus : the emergence of Macedon Princeton University Press ISBN 0691055491 PMC 20563267 . Noiz kontsultatua: 2019-05-04 .
  8.   The Oxford companion to archaeology Oxford University Press 1996 ISBN 0195076184 PMC 35178577 . Noiz kontsultatua: 2019-05-05 .
  9.   Encyclopedia of prehistory Kluwer Academic/Plenum Publishers ©2001-©2002 ISBN 0306462648 PMC 42476753 . Noiz kontsultatua: 2019-05-05 .
  10.   «British Museum - Ancient Greece» web.archive.org 2012-06-15 . Noiz kontsultatua: 2019-05-05 .
  11.   «Periods - School of Archaeology - University of Oxford» web.archive.org 2018-10-26 . Noiz kontsultatua: 2019-05-05 .
  12.   Short, John R. (John Rennie), 1951- (1984) An introduction to urban geography Routledge & Kegan Paul ISBN 0710098928 PMC 59974215 . Noiz kontsultatua: 2019-05-05 .
  13. a b   Daly, Jonathan W. (2014) The rise of Western power : a comparative history of Western civilization Bloomsbury ISBN 9781441189011 PMC 856054646 . Noiz kontsultatua: 2019-05-05 .
  14.   Democracy : the unfinished journey, 508 BC to AD 1993 Oxford University Press 1992 ISBN 0198273789 PMC 25548427 . Noiz kontsultatua: 2019-05-05 .
  15.   Heath, Thomas Little, Sir, 1861-1940. (1981) A history of Greek mathematics Dover Publications ISBN 0486240738 PMC 7703465 . Noiz kontsultatua: 2019-05-05 .
  16.   Gee, Brian (1975-01) «Early Physics and Astronomy: A Historical Introduction» Physics Bulletin (1): 21–21 doi:10.1088/0031-9112/26/1/028 ISSN 0031-9112 . Noiz kontsultatua: 2019-05-05 .
  17.   Strauss, Barry S. (2004) The battle of Salamis : the naval encounter that saved Greece--and Western civilization Simon & Schuster ISBN 9780743274531 PMC 988941905 . Noiz kontsultatua: 2019-05-05 .
  18.   McEvedy, Colin. ((1985 printing)) The Penguin atlas of medieval history Penguin Books PMC 17782716 . Noiz kontsultatua: 2019-05-05 .
  19.   Foster, Sally M. (2004) Picts, Gaels and Scots : early historic Scotland ([New ed.]. argitaraldia) Batsford ISBN 0713488743 PMC 56453769 . Noiz kontsultatua: 2019-05-05 .
  20.   Williams, Stephen, 1942-2004. (1994) Theodosius : the empire at bay Batsford ISBN 0203975960 PMC 230743868 . Noiz kontsultatua: 2019-05-05 .
  21.   Hadas, Moses, 1900-1966. (1950) A history of Greek literature. Columbia University Press ISBN 0231017677 PMC 307596 . Noiz kontsultatua: 2019-05-05 .
  22.   Norman F. Cantor . Noiz kontsultatua: 2019-05-05 .
  23. a b c d   National Geographic visual history of the world National Geographic Society 2005 ISBN 0792236955 PMC 61878800 . Noiz kontsultatua: 2019-05-05 .
  24.   Hunter, Shireen (2016-09-16) Islam in Russia: The Politics of Identity and Security doi:10.4324/9781315290133 . Noiz kontsultatua: 2019-05-05 .
  25.   White, Lynn, Jr., 1907-1987. (1962) Medieval technology and social change Clarendon Press ISBN 0195002660 PMC 390344 . Noiz kontsultatua: 2019-05-05 .
  26.   Baudot, Marcel, (1902- ...)., Auteur. ([1955]) Localisation et datation de la première victoire remportée par Charles-Martel contre les musulmans [s.n.] PMC 491982155 . Noiz kontsultatua: 2019-05-05 .
  27.   الغنيمي، عبد الفتاح مقلد (1996) <>. عالم الكتب، ISBN 9772320819 PMC 949513854 . Noiz kontsultatua: 2019-05-05 .
  28.   Kondaira . Noiz kontsultatua: 2017-11-21 .
  29. Oraindik ere ofizialki onartu beharra dago. 2008ko otsailaren 17an bere buruaren independentzia aldarrikatu zuen.
  30. ReportDGResearchSocialValuesEN2.PDF

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Europa Aldatu lotura Wikidatan


Azpiindizearen testua