Europa Solidarioaren Aldeko Koalizioa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Europa Solidarioaren Aldeko Koalizioa (CEUS)
Coalición por una Europa Solidaria
Coalició per una Europa Solidària
Sorrera 2019ko apirilaren 9a
Ideologia politikoa Nazionalismoa, europeismoa, zentrismoa
Kideak Euskal Herria Euzko Alderdi Jeltzalea
Kanariak Kanariar Koalizioa
Galizia Compromiso por Galicia
Nafarroako Foru Erkidegoa Geroa Bai
Balearrak Proposta per les Illes
Valentziako Erkidegoa Demòcrates Valencians
Nazioarteko afiliazioa Europako Alderdi Demokrata (EAJ eta CC)
Eserlekuak erakundeetan Europako Parlamentua
1 / 54

Europa Solidarioaren Aldeko Koalizioa, gaztelaniaz zein galizieraz Coalición por una Europa Solidaria (CEUS) eta katalanez Coalició per una Europa Solidària, 2019ko Europako Parlamenturako hauteskundeetarako osatutako koalizio nazionalista eta europeista da. Koalizioa Euzko Alderdi Jeltzaleak (EAJ), Kanariar Koalizioak (CC), Compromiso por Galiciak (CxG), Geroa Baik (GBai), Proposta per les Illes (El Pi) eta Demòcrates Valencians (DV) alderdiek osatzen dute.[1]

2014ko hauteskundeetako Europarako Koalizioa hautagaitzaren jarraipena da, era berean 2009koaren jarraipena zena, baina oraingoan ez du Kataluniako alderdirik barne. Aurreko hauteskundeetan zerrendaburuak Kataluniako Konbergentzia Demokratikokoak (CDC) izan ziren, eta Kataluniako Batasun Demokratikoak (UDC) ere eurodiputatu bat eskuratu zuen, baina biek osatzen zuten CiU federazioa 2015ean hautsi zen prozesu independentista zela eta zituzten desadostasunengatik. Horren ondoren CDC alderdia Europako Kataluniako Alderdi Demokrata (PDeCAT) bilakatu zen, eta hasiera batean koalizioa errepikatzeko nahia adierazi arren azkenean Junts per Catalunya koalizioan sartu zen, Katalunia ardatz zuen hautagaitz bat osatzeko. Hala ere, EAJ eta PDeCAT-ek lankidetza akordio bat sinatu zuten.[2][3]

Osaketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alderdia Herrialdea Zerrendaburua
Euzko Alderdi Jeltzalea Euskal Herria Izaskun Bilbao
Kanariar Koalizioa Kanariak Luís Padilla
Compromiso por Galicia Galizia Juan Carlos Piñeiro
Geroa Bai Nafarroa Daniel Innerarity
Proposta per les Illes Balearrak Maria del Mar Llaneras
Demòcrates Valencians Valentziar Herrialdea Lluís Bertomeu

Hautagaitzaren sustatzailea eta alderdi nagusia EAJ da, zerrendako lehen postuan Izaskun Bilbao doalarik. Bigarren postuan CCko hautagaia doa, koalizioko alderdien artetik indar gehien duen alderdia baita EAJren ondoren. Alderdi txikiagoak dira CxG, El Pi eta DV, eta hirugarren, bosgarren eta zortzigarren postuan doaz euren zerrendaburuak, hurrenez hurren. Koalizio-akordioa Atarrabia Taldeak ere sinatu zuen, EAJ eta Geroa Bairen arteko akordio bat tarteko Geroa Bai ere hautagaitzan sartzekoː Daniel Innenarity zerrendaburua laugarren postuan doa.[4][5] Seigarren postuan EAJren bigarren hautagaia doa, Andoni Aldekoa, Bilboko Euskalduna jauregiko zuzendaria.[6]

Koalizio-akordioaren arabera alderdien parte-hartzea honakoa daː Euzko Alderdi Jeltzalea %65, Kanariar Koalizioa %25, Proposta per les Illes %4, Compromiso por Galicia %3, Demòcrates Valencians %3 eta Atarrabia Taldea %0.[7]

Hautagaiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hauek dira zerrendako lehen zortzi postuakː

  1. Izaskun Bilbao Barandika (EAJ-PNV)
  2. Luís Guillermo Padilla Macabeo (CCa-PNC)
  3. Juan Carlos Piñeiro Docampo (CxG)
  4. Daniel Innerarity Grau
  5. María del Mar Llaneras Pascual (EL PI)
  6. Andoni Aldekoa de la Torre (EAJ-PNV)
  7. María Belén Rodríguez González (CCa-PNC)
  8. Lluís Vicent Bertomeu Torner (DV)

Izendapena eta hautagaiak herrialdeka[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hautagaitzaren izen ofiziala Coalión por una Europa Solidaria (CEUS) da, baina hautagaitza osatzen duten alderdien autonomia erkidegoetan beste izendapen bat darama. Era berean, erkidego horretako alderdiaren hautagaiak baino ez dira agertzen zerrendetan.

Erkidegoa Izendapena Zerrendaburua
Euskadi Euzko Alderdi Jeltzalea-Partido Nacionalista Vasco-Europa Solidarioaren Aldeko Koalizioa-Coalición por una Europa Solidaria (EAJ-PNV) Izaskun Bilbao Barandika
Kanariak Coalición Canaria-Partido Nacionalista Canario-Coalición por una Europa Solidaria (CCa-PNC) Luis Guilllermo Padilla Macabeo
Galizia Compromiso por Galicia-Coalición por una Europa Solidaria (CxG) Juan Carlos Piñeiro Docampo
Nafarroa Geroa Bai-Europa Solidarioaren Aldeko Koalizioa-Coalición por una Europa Solidaria (GBAI) Daniel Innerarity Grau
Balearrak El Pi-Proposta per les Illes Balears-Coalición por una Europa Solidaria (EL PI) Maria del Mar Llaneras Pascual
Valentziar Herrialdea Demòcrates Valencians-Coalició per una Europa Solidària (DV) Lluís Vicent Bertomeu Torner
Katalunia Coalició per una Europa Solidaria-Coalición por una Europa Solidaria (CEUS) Izaskun Bilbao Barandika (EAJ-PNV)
Gainerakoak Coalición por una Europa Solidaria (CEUS) Izaskun Bilbao Barandika (EAJ-PNV)

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz)  «El acuerdo del PNV y Geroa Bai refuerza la candidatura para Europa. Deia, Noticias de Bizkaia» Deia . Noiz kontsultatua: 2019-04-25 .
  2.   Press, Europa (2019-04-09) «PNV y PDeCAT suscriben su acuerdo para defender "las naciones" de Euskadi y Cataluña y su autodeterminación en la UE» www.europapress.es . Noiz kontsultatua: 2019-04-25 .
  3.   EAJ-PNV «Estaturik gabeko nazioek Europan izan beharreko tokiaz hausnartzeko eztabaida sustatzeko akordioa izenpetu dute EAJ-PNVk eta Partit Demòcratak» Euzkadi Buru Batzarra . Noiz kontsultatua: 2019-04-25 .
  4. (Gaztelaniaz)  «UPN y Geroa Bai no presentarán candidatura a las elecciones europeas del próximo 26 de mayo. Noticias de Navarra» Noticias de Navarra . Noiz kontsultatua: 2019-04-25 .
  5. (Gaztelaniaz)  «Geroa Bai pide el voto para PNV y Coalición Canaria en las Europeas . Noticias de Navarra» Noticias de Navarra . Noiz kontsultatua: 2019-04-25 .
  6. (Gaztelaniaz)  BOE (2019) (PDF) Disposición 6140 del BOE núm. 98 de 2019 Boletín Oficial del Estado .
  7. (Gaztelaniaz)  «Pacto de coalición» (PDF), Junta Electoral Central .