Europako Mendietako parke nazionala

Wikipedia, Entziklopedia askea
Europako Mendietako Parke Nazionala» orritik birbideratua)
Jump to navigation Jump to search
Europako Mendietako parke nazionala
Naranjo de Bulnes2.jpg
Urriellu edo Naranjo de Bulnes (2.518 m), parkeko mendirik ezagunena.
Kokalekua  Kantabria
 Asturias
 Gaztela eta Leon
Azalera 64,660
Sorrera 1995eko maiatzaren 30a

Europako Mendietako parke nazionala (gaztelaniaz: parque nacional de Picos de Europa) Espainiako iparraldeko parke nazional bat da, Asturiasen, Kantabriaren eta Leongo probintziaren artean kokatua.

Mendebaldeko mendigunea parke nazionaltzat jo zuten 1918ko uztailaren 22an, Alfonso XIII.a errege zelarik, parque nacional de la Montaña de Covadonga izenarekin. Horrela, Espainiako lehenengo naturagune babestu bihurtu zen. Hasiera hartan 16.925 ha. zeukan, baina 1995eko maiatzaren 30ean zabaldu zuten gaur egungo 64.660 hektareetara (Leónen 24.719 ha, Asturiasen 24.560 ha eta Kantabrian 15.381 ha).

Azkenik, 2003ko uztailaren 9an UNESCO-k Biosfera erreserba izendatu zuen.

Mendiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Europako mendiak parkearen erdigunea dira, bai eta izena ematen diotenak ere. Torre Cerredo, Torrecerréu asturieraz, tontorrik altuena da, 2.650 metrorekin. Picu Urriellu (2.519 m), Torre Llambrión (2.642 m) eta Peña Santa (2.596 m) beste mendi ezagun batzuk ditugu.

Fauna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sarrioaren kumea.

Naturagune honetan babestutako animalien artean basoilarrak (Tetrao urogallus), ugatzak (Gypaetus barbatus) edo hartz arreak (Ursus arctos) daude. Halaber, ingurune honetako abere ezagunenetarikoak sarrioak dira (Rupicapra rupicapra).

Giza paisaia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Parkeak 4.600 biztanle inguru ditu (14 biztanle/km2), hamar udalerritan bizi direnak: Asturiasen Amieva, Cabrales, Cangas de Onís, Onís, Peñamellera Baja eta Peñamellera Alta; Kantabrian Camaleño, Cillorigo de Liébana eta Tresviso; eta Leonen Oseja de Sajambre eta Posada de Valdeón.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Europako Mendietako parke nazionala Aldatu lotura Wikidatan

Koordenatuak: 43° 05′ 00″ N, 4° 35′ 00″ W / 43.08333°N,4.58333°W / 43.08333; -4.58333