Europako ekaitzak izendatzeko sistema
| Europako ekaitzak izendatzeko sistema | |
|---|---|
| Datuak |
Europako ekaitzak izendatzeko sistema adostua antolatua dauka EUMETNET Europako Meteorologia sareak 21. mendean. Neurri jakin bat hartzen dute ekaitzek, ohikoan neguko depresio meteorologikoek, jasotzen dute izena, aldez aurretik adostutako zerrenda batzuen arabera.
Izenak esleitzeko modua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
. Ekaitzak izendatzeko, zenbait estatuk osatutako azpitalde geografikoak kontuan hartzen ditu EUMETNETek; eta horietako bakoitzean, esparru bakoitzeko meteorologia agentzia estatalek denboraldi hasieran zerrenda bat egiten dute A-rekin hasten diren ponte-izenekin, ordena alfabetikoak kronologikoa definituko duelarik.
Agentzia desberdinek txandakatzen dituzte izendatzeak, baina ez dira txanda finkoak (esate baterako Portugalgo IPMA agentziak jarraian izendatu zituen 2026ko urtarrilean Ingrid, Joseph eta Kristin) [1]. Bada ordea konbentzio bat, gizonezko eta emakumezko izenak txandakatzea.[2]
Izenak eskualde geografikoaren arabera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]EUMETNETeko eskualde bakoitzak bere izenak ditu, talde hauetan banatuta:
- Europako mendebaldeko taldea
- Irlanda, Erresuma Batua, Herbehereak
- Europa hego-mendebaldeko taldea
- Portugal, Espainia, Frantzia, Belgika, Luxenburgo
- Europa iparraldeko taldea
- Danimarka, Norvegia, Suedia
- Erdialdeko Europako taldea
- Suitza, Alemania, Austria, Txekia, Polonia, Eslovakia, Hungaria
- Erdialdeko Mediterraneoko taldea
- Italia, Malta, Eslovenia, Kroazia, Bosnia-Herzegovina, Montenegro, Ipar Mazedonia
- Europa ipar-ekialdeko taldea
- Finlandia, Estonia, Letonia, Lituania
- Europa ekialdeko taldea
- Serbia, Errumania, Bulgaria, Moldavia
- Ekialdeko Mediterraneoko taldea
- Grezia, Zipre, Israel
Euskal Herriaren esparrua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Herria eta Bizkaiko itsasoa Europa hego-mendebaldeko esparru geografikoan geratzen dira, eta hor bost meteorologia-agentzia estatal dira arduradunak: IPMA (Portugal), AEMet (Espainia), Météo-France (Frantzia) IRM/KMI (Belgika) eta MeteoLux (Luxenburgo).
2017an sistema hau ezarri zenetik, 2026 bitartean, talde honetan euskarazko pertsona-izen bakarra agertu da, Aitor, 2024-2025 denboraldiko lehena [3] [4]. Euskarazko Euskaltzaindiaren izendegian agerpena duten beste izen batzuk ohikoak dira, erdara desberdinetan berdinak diren izenen kasuan (hala nola Marta edo Leonardo) [1]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1 2 (Gaztelaniaz) Meteorología, Agencia Estatal de. «Borrascas y danas con gran impacto de la temporada 2025-2026 - Agencia Estatal de Meteorología - AEMET. Gobierno de España» www.aemet.es (kontsulta data: 2026-02-17).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Claudia, Marta o Pedro... Esta es la lista de nombres de las borrascas de impacto 2025-2026» Eltiempo.es 2026-01-07 (kontsulta data: 2026-02-17).
- ↑ Kazeta.eus. (2024-09-04). «Aitor izena eman diote ekaitz bati» Kazeta.eus (kontsulta data: 2026-02-17).
- ↑ (Gaztelaniaz) Meteorología, Agencia Estatal de. «Borrascas con gran impacto de la temporada 2024-2025 - Agencia Estatal de Meteorología - AEMET. Gobierno de España» www.aemet.es (kontsulta data: 2026-02-17).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, frantsesezko Wikipediako «Saison des tempêtes hivernales en Europe de 2025-2026» artikulutik itzuli da; zehazki, 2026-02-13ko bertsio honetatik. Izan ere, artikulu horretan aritu diren wikilariek GFDL edo CC-BY-SA 3.0 lizentziekin argitaratu dute beren lana.