Europako haize ekaitz

Wikipedia, Entziklopedia askea
Beheragune baten satelite bidezko irudia.

Europako haize ekaitzak Ozeano Atlantikoaren iparraldean gertatu ohi diren behe presio gune indartsuei deritze. Normalean neguan izaten dira indartsuen baina urteko beste edozein urtarotan gerta daitezke. Behe presio gune horiek Europa iparraldean zehar egiten dute ibilbidea, Eskozia iparraldetik igaroz. Baina, noizbehinka, hegoalderago mugitzen dira Erresuma Batua, Herbehereak eta Alemania gurutzatuz.

Ezaugarriak

Alemania bezalako herrialdeetan urakan izena hartzen dute, eragiten duten haizete indartsuak direla eta. Dena den, borraska normalak dira, eta ez dute zerikusirik gune tropikaletan agertu ohi diren zikloiekin. Borraska indartsu hauei izen jakin bat jartzen zaio, tropikoetako urakanak bezala. Alemaniako meteorologi agentziak jartzen ditu izenok.

Ekaitz indartsu hauek mendebaldetik ekialdera mugitzen diren heinean hego eta hego-mendebaldeko haizeak nagusitzen dira. Haize indartsuekin batera fronte hotz eta beroak mugitzen dira behe presio gunearen erdigunearen inguruan biraka. Behe presio guneak aurrera egin ahala, haizeak mendebaldu eta azkenik iparraldeko norabidea hartzen dute. Ekaitzik indartsuenak neguan gertatzen direnez, haizeak iparraldera aldatzerakoan, elurra jausteko aukera handiak daude.

Ekaitzik garrantzitsuenak

Ikus, gainera

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Europako haize ekaitz Aldatu lotura Wikidatan