Europar Batasunaren eta Indiaren arteko Merkataritza Libreko Ituna
| Europar Batasunaren eta Indiaren arteko Merkataritza Libreko Ituna | |
|---|---|
| Mota | merkataritza libreko ituna |
| Argumentu nagusia | muga-zerga librekanbismo Inportazio esportazio |
| Parte-hartzaileak | |
Europar Batasunaren eta Indiaren arteko Merkataritza Libreko Ituna (ingelesez: India–European Union Free Trade Agreement (India–EU FTA)) merkataritza libreko hitzarmen estrategikoa da, 2026ko urtarrilean 27an sinatua. «Akordio historikoa», Ursula von der Leyen Europako Batzordeko presidentearen arabera. «Zenbaitek ‘akordio guztien ama’ deitu diote; izan ere, 2.000 milioi kontsumitzaileko merkatu bat sortuko zen haren bidez, eta munduaren barne produktu gordinaren ia laurdena hartuko zuen.[1]
Aurrekariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]India eta Europar Batasunaren arteko merkataritza akordio zabal baterako negoziazioak 2007an hasi ziren, Merkataritza eta Inbertsio Akordio zabal baten esparruan. Elkarrizketak 2013an gelditu ziren muga zergen, merkatu sarbidearen, jabetza intelektualaren eskubideen eta arau erregulatzaileen inguruko desadostasunengatik.
Negoziazioak 2022ko uztailean hasi ziren ofizialki, Indiaren eta EBren arteko lankidetza estrategiko eta ekonomikoaren bidez.[2] Negoziazioek kapitulu asko hartu zituzten barne, besteak beste, ondasun eta zerbitzuen merkataritza, inbertsioen babesa, garapen iraunkorra, jabetza intelektualaren eskubideak, merkataritza digitala eta gatazkak konpontzeko mekanismoak.
2025eko otsailean, Indiak eta Europar Batasunak urte amaieran negoziazioak amaitzeko helburua ezarri zuten, Narendra Modi lehen ministroaren eta Ursula von der Leyen Europako Batzordeko presidentearen arteko elkarrizketen ondoren.[3] 2025eko irailean, Europako Batzordeko presidenteorde Kaja Kallasek EBren eta Indiaren arteko merkataritza eta segurtasun harremanak estutzea babestu zuen.[4]
2026ko urtarrilean, negoziazioen artean, Ursula von der Leyen EBko buruak eta Piyush Goyal Indiako Merkataritza ministroak "merkataritza akordio guztien amatzat" jo zuten. Gainera, Von der Leyenek 2026ko Munduko Ekonomia Foroan adierazi zuen merkataritza akordioak "2.000 milioi pertsonako merkatu librea" sortuko zuela, "munduko BPGaren laurdena".[5]
2026ko urtarrilerako, negoziazioaren 24 kapituluetako 20 inguru adostuta zeuden.[6]
Ituna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hona hemen atal nagusiak:
- Autoak izango ziren akordioren muinetako bat. Ordura arte, New Delhik %110eko muga zergak ezartzen zizkien automobilei, Indiako industria defenditu nahian (Tata, Mahindra...). Akordioa eginda, muga zerga horiek %40ra murriztuko zaizkie hasieran EBko automobilgileei, eta mailaka, %10eraino gero, betiere 15.000 eurotik gorako autoetan, eta urtero 250.000 autoko kuota bati. Volkswagen, Mercedes-Benz, BMW, Renault eta Stellantis konpainientzat mesedea izango zen, haien auto garestiak merkeagoak izateko Indian. Auto elektrikoak hortik kanpo geratuko dira lehen bost urteetan, Indiako ekoizleek aldaketara egokitzeko astia izan dezaten.[1]
- Industriako beste zenbait gairi muga zergak kenduko zizkien Indiak: makineriaren gaineko %44ekoa, produktu kimikoen %22koak eta sendagaien %11koak.[1]
- Europako ardogileak Indiak ardo inportazioen gaineko %150eko muga zergak noiz jaitsiko ziren. Ituna sinatuta, tasa hori %75era murriztu zen, eta %20raino apalduko zen, mailaka. Garagardoaren gaineko tasa %110etik %50ra gutxituko da. Oliba olioaren inportazioen gaineko %45eko tasa, berriz, desagertu egingo da bost urteko epean.[1]
- Lehen, Indiatik Europara datozen ehun, jantzi eta oinetakoek %10eko muga zergak zituzten, baina, akordioaren arabera, horiek murriztuz joango dira, eta, hala, Indiako ekoizleek modua izango dute Bangladeshko eta Vietnamgo jantziekin lehiatzeko.[1]
- Indiarentzat garrantzitsua izango den beste neurri bat ere jasotzen du akordioak, mugitzea erraztuko baitie Indiako langile kualifikatuei, batez ere informazio teknologiaren, ingeniaritzaren eta aholkularitzaren arlokoei.[1]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1 2 3 4 5 6 «Merkataritza akordioa hitzartu dute Europako Batasunak eta Indiak» Berria 2026-01-27 CC BY-SA 4.0 lizentziapean.
- ↑ (Ingelesez) «India-EU conclude 1st round of negotiations for India-EU Trade and Investment Agreements» pib.gov.in.
- ↑ (Ingelesez) «In significant move, India, EU set year-end deadline to conclude mega FTA» Deccan Herald.
- ↑ (Ingelesez) Kurniawan, Trista. (2026-01-27). «India and EU finalize ‘mother of all deals’ with landmark trade pact» CNN.
- ↑ (Ingelesez) «FTA: India and EU set for 'mother of all deals' as Trump's tariffs bite» BBC 2026-01-24.
- ↑ (Ingelesez) «Two decades on, India-EU trade deal may happen. But it has to be made to work on the ground» The Indian Express 2026-01-27.