Europar Batasuneko Ordezkaritza
Itxura

Batasunaren ordezkaritzak edo Batasunaren enbaxadak dira hirugarren herrialdeetan eta nazioarteko erakundeetan Europar Batasunaren kanpo-ordezkaritza beren gain hartzen duten egoitza eta misio diplomatikoak. Eginkizun politiko eta administratiboak dituzte, Kanpo Gaietarako eta Segurtasun Politikarako Europako Batzordeko lehendakariordearen agintepean daude. Ordezkaritza horiek herrialde bateko edozein enbaxadak duen estatus juridiko eta diplomatiko bera dute, eta hau da misio diplomatiko mota horren ezaugarri garrantzitsuena.
Europar Batasuneko herritarrak laguntza eta babes diplomatikoa jasotzeko eskubidea Europar Batasuneko delegazioetan dute.