Europarentzat Konstituzio bat eratzen duen Ituna

Wikipedia, Entziklopedia askea
Europar konstituzioa» orritik birbideratua)
Erromako aretoa, non Ituna sinatu zuten.

Europarentzat Konstituzio bat eratzen duen Ituna, Europako Konstituzioa edo Europar Batasuneko Konstituzioa izenez ezaguna, Europan egin zen konstituzio saiakera bat izan zen. Herrialde batzuetan (besteak beste, Espainian) honen alde edo aurkako erreferendumak egin eta gero, herritar askoren ezetza zela eta, itun hau bertan behera geratu zen.

2004ko urriaren 29an sinatu zuten EBko estatukideen gobernuek. Itunaren zeregina edo helburua, hogeita bost herrialdeek batera lan egitea eta demokrazian dena erabakitzea zen. Konstituzio honek eraginkorra, gardena eta demokratikoa izan behar zuen. Horrexegatik lehen zegoen itunak (Parisko Ituna eta Erromako itunetatik hasita eta Nizako Ituneraino) ordezkatzea erabaki zuten, eta horren ordez Europarentzat konstituzio bat ezartzen duen ituna jarri zuten. Europar konstituzioaren baloreak definitzen ditu, bere egitura instituzionala antolatzen du. Batasunaren gaitasuna zehazteko konstituzioaren ekintza automatikoki mugatzen du. Baina Batasuna bakarrik lan egiten du helburua nazionalki, eskualdeka edota gure herrialdetik lortzen bada. Konstituzioa idatzi zutenak; Europako hainbat nazio, parlamentarioen eta gobernuen ordezkarien konbentzioa eta Europako Batzordeak erabaki zuten itun hau sinatzea. 2004ko ekainean bildu ziren hogeita bost herrialdeak, eta azkenean urrian sinatu zuten ituna.

Europarentzat ezartzen duen ituna 448 artikuluez dago osatua, eta harren barruan lau ataletan banatua. Hauexek dira lau atal horiek:

  1. Oinarrizko xedapenak: Europar Batasunaren definizioa, gaitasunak eta erabakiak hartzeko prozedura.
  2. Oinarrizko eskubideen gutuna.
  3. Batasunaren funtzionamendu eta politika.
  4. Berrikuspenaren eta adopzioaren prozedura.

Konstituzioa, Europar Batasuna definitzen du batasun demokratiko bat bezala herritarrentzat irekia dagoena. Hori egin eta gero, EBko balioak aldarrikatzen ditu. Dokumentu honek esaten du, Batasuna inspiratzen dela "Europaren herentzia kultural, erlijioso eta humanistan" oinarritzen dela, eta beraz, balio unibertsalak defentsarien; askatasuna, demokrazia, giza eskubideak, berdintasuna eta zuzenbide-estatua. EB nahi duena printzipalki da irekia egotea errespetatzen duten herrialdeetan. Azkenean, konstituzioa argi eta garbi esaten du herritarren batasuna dela, estatuekin batera. Konstituzioa baieztatzen eta zehazten dute polita:

  • Barne merkatuan mugarik ez.
  • Zirkulatzeko eta egoitza askatasuna.
  • Lehiaketa.
  • Dirua.
  • Eskualdeen arteko aldea garatzeko murriztu gabe.
  • Bera ezartzen ditu helburuak, baina bere edukiak definitu gabe.

Beste alde batetik, bidea irekitzen zion demokrazia zuzen forma bati.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]