Europako Ordoki Handia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Europar ordoki handia» orritik birbideratua)
Europako topografia

Europako Ordoki Handia Europako zati handi bat hartzen duen lautada da. Material sedimentarioz eta glaziazio garaian metaturiko arrokez osaturik dago. Kontinenteko lurzoru emankorrenetako batzuk ordoki honetan daude, loessak estalita aurkitzen baitira, haizeak garraiaturiko material bat, lurra oso emankor bihurtzen duena. Arku forman, Frantziako hego-mendebaldetik, iparralderantz eta ekialderantz zabaltzen da, Herbehereak, Alemania eta Polonian zehar, mendebaldeko Errusiaren barnealdera iritsi arte. Askoz zabalagoa da ekialdeko zatian. Ibai handi eta garrantzitsuek zeharkatzen dute eta oso populatua dago. Iparraldeko Frantziatik Ural mendietara doa.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]