Europaren bahiketa (Rembrandt)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Europaren bahiketa
(
Harmenszoon van Rijn’s)
Rembrandt Harmensz. van Rijn - The Abduction of Europa - Google Art Project.jpg
Jatorria
Sortzailea Rembrandt
Sorrera-urtea 1632
Mugimendua Dutch Golden Age painting Itzuli
Ezaugarriak
Materiala(k) olio-pintura eta zura
Zabalera 78,7 zentimetro
Altuera 64,6 zentimetro
Genero artistikoa margolaritza mitologikoa
Egile-eskubideak jabetza publiko
Deskribapena
Oinarritua Metamorfosiak
Greziar mitologia
Rape of Europa Itzuli
Kokapena
Lekua Getty Center
Bilduma J. Paul Getty Museum Itzuli
Inbentarioa 95.PB.7
Argumentu nagusia Rape of Europa Itzuli
www.getty.edu/art/collection/objects/882/rembrandt-harmensz-van-rijn-the-abduction-of-europa-dutch-1632/

Europaren bahiketa Rembrandt margolari herbeheretarrek 1632an egindako olioa ohola gaineko margolan ospetsua da. Bere obran oso lan berezia da zeren eta eszena mitologikoak ez ziren haren espezialitatea (bizitza osoan hamar bat egingo zituen), beraz nahiko arraroa da hau. 1995tik, Paul Gettik enkantean erosiez gero, Los Angelesen dagoen J. Paul Getty Museumen ikus daiteke.

Azterketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lan honen oinarrian Publio Ovidioren Metamorphoseon librian jasotako Antzinako Greziaren kondaira dago. Ovidiok kontatzen duen arabera Europa Tiroko emakume feniziar bat zen, Europa kontinenteari bere izena emango ziona. Zeus jainkoak, zezen zuri bihurturik, Europa limurtu zuen, eta Kretara eraman; orduan, Zeusek bere jainkotasuna azaldu zion, eta Europa Kretako lehenengo erregina bilakatu zen. Europarekin Zeusek hiru seme izan zituen: Minos, Radamantis eta Sarpedon.[1]

Margolan honetan ezin da esan Europaren bahiketa elementu nagusia denik, eszenatokia garrantzi handia baitu. Ibai bat ikuste dugu eta, ondoan, baso trinkoa; atzean hiri bat atzematen da; hiri hori ez da Greziako garaikoa, Rembrandten garaikoa baizik. Europa zezen zuriaren gainean ikusten dugu, ur sakonetan sartzen. Printsesa beldurtua ikusten da, ibai-ertzean gelditzen diren lagun ikaratuei begira, hiru emakume eta luxuzko gurdia gidatu duen gizona. Lau emakume eta zezena argipean daude, margolanaren beste zonaldeak ilupetan gelditzen diren bitartean.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

(Ingelesez):The J. Paul Getty Museumeko fitxa.