European University Gasteiz
Akronimoa | Euneiz |
---|---|
Ezarpena | 2021[1][2] |
Mota | Pribatua |
Errektorea | Lluís Vicent |
Afiliazioa | Pribatua |
Kokapena | EH |
Webgunea | euneiz.com |
European University Gasteiz (Euneiz) Gasteizen kokatutako unibertsitate pribatua da.
EAEko Legebiltzarrak Euneiz unibertsitate pribatu gisa onartzeko legea onartu zuen 2021eko azaroan. EAJk, PSE-EEk, PP+C's-k eta Voxek alde bozkatu zuten; aldiz, aurka agertu ziren EH Bildu eta Elkarrekin Podemos-IU. 2022ko irailean hasi zuen jarduera akademikoa.[3]
Unibertsitate pribatu honek teknologia berrien eta kirol eta osasun zientzien arloetako ikasketak eskaintzen ditu.[4] Teknologia berrien eta ekonomia digitalaren esparrua entretenimenduaren, bideo jokoen eta joko aplikatuen industriara bideratua egongo da; osasun zientzien esparrua, berriz, kirol zuzendaritzaren eta berregokitzearen eremuetara egongo da bideratuta, batez ere.
Hasieran, bi fakultate ditu: Osasun Zientzien Fakultatea eta Teknologia Interaktibo Berrien Fakultatea.
Josean Kerejeta enpresariak eta haren Baskonia-Alaves kirol taldeak bultzatu zuten unibertsitatearen sorrera. Euneiz hau Araba Sport Capital izeneko proiektu zabalago baten aitzindaria izatea nahi dute Kerejetak eta bere kideek.[5]
Kokapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euneizeko fakultateak Gasteizko aldirietan kokatu dira, Vital Kutxaren egoitza ohian, Bakh (Baskoniaren Kirol Hiria) eta Fernando Buesa Arena dauden eremuan.[6]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Gaztelaniaz) «El Parlamento vasco aprueba la Universidad del Baskonia-Alavés» Crónica Vasca 2021-11-11 (Noiz kontsultatua: 2021-11-18).
- ↑ «Euneiz sortzea ahalbidetzen duen legea onartu dute Legebiltzarrean eta protesta egin dute sindikatuek eta ikasle antolakundeek» Argia (Noiz kontsultatua: 2021-11-18).
- ↑ (Gaztelaniaz) Rego, María. (2022-09-14). «Euneiz arranca en Vitoria con 110 alumnos y la intención de duplicar su oferta en un año» El Correo (Noiz kontsultatua: 2022-10-12).
- ↑ Urdalleta Lete, Irati. «Eusko Legebiltzarrak Euneiz unibertsitate pribatua sortzea onartu du» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-11-15).
- ↑ (Gaztelaniaz) Rioja Andueza, Iker. (2021-11-11). «El dueño de Baskonia y Alavés ya tiene también una Universidad privada, Euneiz» ElDiario.es (Noiz kontsultatua: 2021-11-18).
- ↑ Ruben Sánchez Bakaikoa, "Euneiz unibertsitatea: denona baina ez denontzat". Argia. 2021-urriak-3.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Gaztelaniaz):Euneizen aurkezpena.
- (Gaztelaniaz):Unibertsitate berriaren onarpena Eusko Jaurlarizaren aldetik.