Bitxilore hori

Wikipedia, Entziklopedia askea
Euryops pectinatus» orritik birbideratua)
Bitxilore hori
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaAsterales
FamiliaAsteraceae
LeinuaSenecioneae
GeneroaEuryops
Espeziea Euryops pectinatus
L., 1820

Bitxilore horia (Euryops pectinatus) Asteraceae familiako zuhaixka bat da. Lore apaingarria da. Hegoafrikan du jatorria baina gaur egun mundu osoko lorategietan aurkitzen da landare apaingarri gisa.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1'5 metrotako altuera hartzen duen zuhaixka bat da. Hosto iraunkorrak ditu, berde grisakarak, eta ile fin batek estaltzen ditu. Hostoek 40 eta 100 milimetro arteko luzera dute.

Udaberritik hasita ia urte guztian loratzen dira loreak. Batzutan multzotan agertzen dira eta beste batzuetan bakarka. Loreak baino infloreszentziak dira eta bakoitzak 7-10 cm-tako pedunkuloa du. Pedunkuluaren amaieran 5 cm-ko diametrodun lorea ateratzen da. Bitxiloreen antzeko loreak dira eta kolore horia dute, hortik landarearen izena.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]