Eusebio Osa Unamuno

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Eusebio Osa Unamuno
Bizitza
Jaiotza Bergara1936ko martxoaren  27a
Herrialdea  Gipuzkoa, Euskal Herria
Heriotza Gasteiz1993ko otsailaren  22a (56 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzak euskara
Jarduerak
Jarduerak idazlea eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k) Euskal Herriko Unibertsitatea
Kidetza Euskaltzaindia

Eusebio Osa Unamuno, izengoitiz Sakone (Bergara, Gipuzkoa, 1936ko martxoaren 27a - Gasteiz, Araba, 1993ko otsailaren 22a) euskal idazlea izan zen.Obra nagusiak: Pedagogia eta gizartea (1972), Elurra (1973) eta Dialektikaz eta kulturaz (1974).

Oñatin egin zituen eliz ikasketak. Yakin, Erein, Olerti, Jesus'en Biotzaren Deya, Zeruko Argia eta Anaitasuna aldizkarietan eman zituen argitara lan aipagarrienak. Euskal Filologiako ikasketak bukatu eta doktoretza tesia aurkeztu zuen, 1989an, Euskararen hitzordena komunikazio zereginaren arauera izenburupean. Politikoki hasiera batean marxismoari lotuta ibili zen, OIC-EKE alderditik gertu; 1977-1978 urtetan alderdi politiko horren Iraultza aldizkariaren euskal orriaren arduraduna izan zen. Azken urteetan, EHUko irakaslea izan zen, eta bertako Euskarako Kabineteko buru. Egin egunkarian idazten zuen eta Euskaldunon Egunkariaren sorkuntzan esku hartu zuen, eta bertan artikuluak idatzi zituen.[1]

Liburuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Artikulu ugariz gain Eusebio Osa liburuok idatzi zituen:

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Juan Luis Zabala: "Haustura eraberritzaile beten lekuko". Berria, 2013ko abenduaren 11, 31.or. http://paperekoa.berria.info/plaza/2013-12-11/031/001/haustura_eraberritzaile_baten_lekuko.htm


Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Salaberri Muñoa, Patxi; Ormaetxea, Txipi: Eusebio Osa: hiru zauri, hamaika aldarri, kanta bat. - Egan, 2004-1/2, 35-79.
  • Ormaetxea, Txipi: Eusebio Osa: (biografiaren zertzelada batzuk). - Egan, 2004-1/2, 5-8.
  • Ormaetxea, Txipi; Salaberri, Muñoa, Patxi: Eusebio Osa: hiru zauri, hamaika aldarri, kanta bat. - Egan, 2014-1/2, 35-79.
  • Sudupe, Pako: Eusebio Osa: belaunaldi baten lekukoa. Leioa: EHU, 2013. ISBN:978-84-9860-879-3.
  • Sudupe, Pako: Eusebio Osa: belaunaldi baten lekuko. - Egan, 2014-1/2, 9-23.
  • Salaberri Muñoa, Patxi: Eusebio Osa. Trinko-laburraz baliatzen ikasi zuen pentsalaria. - Egan, 2014-1/2, 25-33.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]